Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Frantzia estatu bitxia da. Ilustrazioak eta 1789.eko iraultzak asko markatu zuten bere identitatea, bai eta kolonianismoak eta bi mundu gerrek ere. Pertsonaje historiko batzuek sekulako itzala utzi dute bere nortasunean, Napoleon eta De Gaullek adibidez. Oso frantsesak diren kontzeptu politikoak ere badira: grandeur eta chauvinisme. Macron presidentea horri guztiari uztartu nahi zaio. 2027an bukatuko da bere bigarren eta azken mandatua, eta Europar Batasunaren etorkizuna bideratuta utzi nahi du. Sorbonako unibertsitatean gai horri buruz arestian emandako hitzaldi batean hitz potoloak erabili zituen. EB (Europa) hil daitekeela esan zuen, eraldaketa sakonak egiten ez baditu, batez ere ekonomia eta defentsaren alorretan. Ez zuen argi esan estatuek subiranotasun askoz gehiago transferitu beharko lioketela EBri eraldaketa egiteko; horretarako ez dago ezein estatu prest.

Alemania kinka larrian dago. Errusiarekin zuen paktu inplizitua gasa merke erosteko, bere industriaren mesederako, pikutara joan zen Ukrainako gerrarekin, eta Itsaso Baltikotik zihoazen Nord Stream gas-hodiak lehergailu bidez txikitu zituztenetik (nork egin zuen eraso hori?) Alemaniaren plan energetikoa bertan behera geratu zen. Scholz kantzilerra Txinarekin negoziatu nahian dabil, bere kontura, txinatar produktu merkeagoek (kotxe elektrikoek, batez ere) alemaniar industria larriki zauritu ez dezaten. Xi Jinping presidenteak, estatuekin edo EB osoarekin, adostasun politiko-ekonomikoa nahi du. Horretarako egon berri da Parisen. Gero, inbertsio ekonomiko handiak egiten ari den Serbia bisitatu du, eta gaurtik aurrera EBren diskoloa den Hungarian dago.

Italia ere bitxia da. Faxisten eta partisanoen ondorengoen arteko dialektika politikoarekin batera fenomeno aipagarriak gertatzen dira, hala nola populismo modernoa Beslusconiren eskutik. Edo mende askotako jakituria politikoaren emaitza diren pertsonajeak, interes ekonomiko eta geopolitikoak babeste aldera; Mario Draghi eta Enrico Letta bezala. Biak txosten bana egiten ari dira EBren egoera eta etorkizunari buruz, lehena Ursula von der Leyen presidentearen enkarguz, eta bigarrena Europar Kontseiluak eskatuta. Behin behineko konklusioek diote EB indartsuago bat behar dela, bereziki merkatu ekonomiko bateratuagoa, europar mailako industria eta sistema finantzarioarekin. EBren produktuei konpetitibitatea falta zaie, gehien bat AEB eta Txinaren neurri protekzionistengatik. Halaber, dependentzia handiak ditu, batez ere energiari eta lehengaiei dagokienez.

QOSHE - Eraldaketa ala hil - Iñigo Lamarca
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Eraldaketa ala hil

55 0
08.05.2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Frantzia estatu bitxia da. Ilustrazioak eta 1789.eko iraultzak asko markatu zuten bere identitatea, bai eta kolonianismoak eta bi mundu gerrek ere. Pertsonaje historiko batzuek sekulako itzala utzi dute bere nortasunean, Napoleon eta De Gaullek adibidez. Oso frantsesak diren kontzeptu politikoak ere badira: grandeur eta chauvinisme. Macron presidentea horri guztiari uztartu nahi zaio. 2027an bukatuko da bere bigarren eta azken mandatua, eta Europar Batasunaren etorkizuna bideratuta........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play