Ezustekorik ezean, gaurtik aurrera, Joseba Asiron izango da Iruñeko alkate berria. Horrenbestez, maiatzeko hauteskundeen aurretik gertatzea espero zena, azkenean, gauzatuko da. Nago gaur jazoko dena ekainean gerta zitekeela, baldin eta Nafarroako alderdi sozialistak Iruñeko Udalean izan duen ordezkaria ezezkoan tematu ez balitz, bai eta udal hauteskundeen ondoren, Hauteskunde Orokorrak deitu ez balira. Izan ere, horrenbeste kalapita sorrarazi duen zentsura-mozioa aurkeztu da Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatu ondoren eta Iruñeko Udalean EH Bilduri babesa ematearen kontra zegoena ministro izendatu eta berehala. Zentsura-mozioa, beraz, ez dago sei hilabetean alderdi erregionalistak eraman duen politikari lotua, azken urteetan eginikoekin baizik.

Badakit indarrean dagoen ordezkaritza-ereduak ezinegonak sorrarazten dituela alderdi bakoitzaren interesen arabera. Horiek horrela, alderdirik bozkatuena izanez gero, badago dioena berak gobernatu behar duela auzian dagoen erakundea.

Hainbatetan, ordea, aldarrikatzen den printzipio horren aurka jokatzen da, halakoetan, beti bilatzen da heldulekuren bat, besteak beste, indar aurrerakoien artean bozka gehien nork jaso dituen eta abar. Interesatzen denean, ustezko arrazoiak bilatzen direlakoan nago ni.

Gauzak are normalagoak dira, nire ustez. Gobernatzen duena ez da bozka gehien jasotzen dituena, egitasmo baten inguruabarrean, adostasunak biltzen eta gehiengoa eskuratzen duena baizik. Printzipio hori betetzen denean, alderdi guztiek izaten dituzte galerak, bai eta irabaziak ere. Kontua da emaitzak ez direla horren erraz onartzen. Jarrera antidemokratikoak antzeman ditugu ekainean, udalak eratu direnean, bai eta oraingoan ere, UPN alderdiaren eskutik.

UPN alderdiak uste baitu berak gobernatu behar duela Iruñeko Udala, bai ala bai! Kontua da oposizioan daudenak gehiengoa osatzeko gauza izan direla eta are herritar gehiago eta aniztasun are handiagoa ordezkatzen dutela. Ikuspegi demokratiko batetik, beraz, ez dago inolako aitzakiarik, mentsik, ez eta arrazoirik ere UPNren jarrera, adierazpenak eta bestelakoak justifikatzeko. UPNk Iruñeko gizartearen zati bat ordezkatzen du; gehiengoa osatzea lortu dutenek, ordea, are ordezkaritza handiagoa batzen dute haien baitan. Ikuspegi horretatik, ezker abertzalearen sektore batek indarkeria dela-eta erakutsitako jarrera ez da nahikoa arrazoi herritarren iritzia zein gizartearen zati esanguratsu baten hautagaia ezerezean lagatzeko. Zinez uste dut Joseba Asironek jarrera garbia izan duela gai honetan, hainbatetan deserosotasunak eta kritikak ekarri dizkion arren. Orain ibiltzea tokatzen da, ibiliaz batera erakutsi behar delako sektarismoaren eta bazterkeriaren gainetik denona eta denontzat den udaletik lan egin daitekeela. Hala biz!

QOSHE - Aldaketa - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Aldaketa

7 0
28.12.2023

Ezustekorik ezean, gaurtik aurrera, Joseba Asiron izango da Iruñeko alkate berria. Horrenbestez, maiatzeko hauteskundeen aurretik gertatzea espero zena, azkenean, gauzatuko da. Nago gaur jazoko dena ekainean gerta zitekeela, baldin eta Nafarroako alderdi sozialistak Iruñeko Udalean izan duen ordezkaria ezezkoan tematu ez balitz, bai eta udal hauteskundeen ondoren, Hauteskunde Orokorrak deitu ez balira. Izan ere, horrenbeste kalapita sorrarazi duen zentsura-mozioa aurkeztu da Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatu ondoren eta Iruñeko Udalean EH Bilduri babesa ematearen kontra zegoena ministro izendatu eta berehala. Zentsura-mozioa, beraz, ez dago sei hilabetean alderdi........

© Deia


Get it on Google Play