Herri erakundeen zeregina da, besteak beste, herritarren bizi kalitatea hobetzeko neurriak eta politikak erabakitzea eta abian jartzea, bizikidetza lantzea, gizartearen kohesioa sustatzea, zaurgarrienak eta ahulenak zaintzea eta abar. Herri erakunderen batean ardura duenak edo bertan lan egiten duenak ezin du inoiz ahaztu norentzat egiten duen lan, herritarrentzat, bai eta egunero egin daitekeela, dezakegula, zerbait gure zerbitzuak, arreta, politikak, izaera zein bestelakoak bistaratzeko, eraginkorrago bilakatzeko eta indartzeko. Ez dago egun bakarra ere alperrik galtzerik, lozorroan, itxaroten egoterik, hori gure erantzukizuna delako. Horrexegatik ernegua eragiten dit agintaldian zehar edo hauteskundeak hurreratzen direnean, ardurak deskuidatzen direnean, bigarren planoan lagatzen direnean... edo agintari berriak etorri eta abian jarri arte, denbora alperrik ematen denean ere.

Alderdi batzuk hauteskundeen boladan jarri eta albait arinen egin daitezen eskatzen ari dira, horrek indartu eta botererantz hurreratuko dituelakoan. Gobernatzea prentsaurreko bat ematea edo titular bati tiraka jardutea baino are zailagoa da. Ideiak behar dira eta, ideiak gauzatzeko, egitasmo zehatzak. Lana gogotik egin behar da. Gaur eta hemen ideia orokorren zurrunbiloan, arazoei tiraka eroso mu(r)gi(l)tzen direnak badira. Besterik da ardurak dituztenean zer egiteko gauza diren. Inguruabar horretan, egin dezagun ariketa erraz bat, beha dezagun alternatiba izan nahi dutenak gobernatzen ez dutenean zertan ibiltzen diren, hango manifestazioa, zarata edo dena delakoa... Gobernatzera iristen direnean, ostera, dena da bakea: ez dago plataformarik, manifesturik, sinadura bilketarik... arazoek dauden-daudenean segitzen duten arren. Horixe da sektore batzuen jardunaren ardatza, oso kritiko besteekiko eta aitzakiez, losintxez eta autokonplazentziaz betetako mezuak gobernatzen aritzen direnean.

Hauteskundeak gertu egon daitezkeela eta, Eneko Anduezak adierazi du PSE-EE Euskadiren norabideari aldaketa emateko prest dagoela. Pentsatzekoa da desiratzen duena ez dela Euskadik autogobernuan sakontzea, bere izaerari eustea zein garatzea, nazioarteko foroetan gainerakoen mailan azaltzea eta abar, alderantziz baizik. Horretan, ezinbesteko bidelagun eta aliatua EH Bildu izan daiteke. Azkena zuritzeko eta aldezteko PSE-EE alderdiak egin duen ahalegina ez baita gutxiestekoa. Zein erraz eta merke atera zaion alderdi sozialistari Nafarroan zein Espainian akordioetara iristea! Azken urteotan zenbait bider aldarrikatu du EH Bilduk erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa eta antzeko kontuak, Hego Euskal Herriko erakundeetan edo Espainiako Kongresuan? Euskararekiko, euskal kulturarekiko edota autogobernuarekiko koalizio honen exijentzia non geratu da? Aldiz, Espainiako Kongresuan, zenbat bider egin du bat gure autogobernua kimatzen dituzten lege eta arauekin? Ezin konta ahala!

Nago sozialistentzat deserosoa dela alderdi abertzale batekin, EAJrekin, gobernatzea eta erosoagoa, berriz, otzandutako EH Bildurekin... Besterik da, zenbakiek eta epe ertainerako estrategia politikoak hori ahalbidetuko duten. Nago herritarren zati esanguratsu baten borondateak ez dizkiela gauzak erraz jarriko. Nolanahi ere den, Lehendakariak hauteskundeak deitu, egin eta osteko prozesua etorri bitartean lanean segitu behar da, despistatu eta denborarik galdu gabe. l

QOSHE - Antsietatea - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Antsietatea

4 0
21.12.2023

Herri erakundeen zeregina da, besteak beste, herritarren bizi kalitatea hobetzeko neurriak eta politikak erabakitzea eta abian jartzea, bizikidetza lantzea, gizartearen kohesioa sustatzea, zaurgarrienak eta ahulenak zaintzea eta abar. Herri erakunderen batean ardura duenak edo bertan lan egiten duenak ezin du inoiz ahaztu norentzat egiten duen lan, herritarrentzat, bai eta egunero egin daitekeela, dezakegula, zerbait gure zerbitzuak, arreta, politikak, izaera zein bestelakoak bistaratzeko, eraginkorrago bilakatzeko eta indartzeko. Ez dago egun bakarra ere alperrik galtzerik, lozorroan, itxaroten egoterik, hori gure erantzukizuna delako. Horrexegatik ernegua eragiten dit agintaldian zehar edo hauteskundeak hurreratzen direnean, ardurak deskuidatzen direnean, bigarren planoan lagatzen direnean... edo agintari berriak etorri eta........

© Deia


Get it on Google Play