ESTATUKO enplegatu publikoen artean, baldintzarik onenak dituztenen grebarako eta bestelakoetarako arrazoiak ulertzeko ezgauza naiz egun. Hasteko, hemen ezin hitzartuzkoak diren gaiak mahairatzen dira, besteak beste, soldatak, sobera jakinda enplegatu publikoen soldatak Madrilen ezartzen direla, besteak beste, alderdi sozialistak, alderdi popularrak eta, hainbatetan, grebarako deiekin bat egiten duten zenbait sindikatuk halaxe egin dadin nahi dutelako. Hortaz, hemen negoziatzen eta hitzartzen dena lehenesteko borondate falta ez dago hemengo herri erakundeetan, Madrilen baizik. Edukira etorrita, hainbat dira kezkak, horien artean, behinenak aipatzearren: soldaten ehuneko hamarraren igoera, lanorduak doitzea, ustezko prekarietatea eta lanpostuen egonkortzea eta zerbitzuen pribatizazioa. Baina halako aldarrikapenen segidan badator beste egiaztapen bat atentzioa deitzen duena, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoak, azkenaldian, okerrera egin dutela, hain zuzen. Ez dakit zer lotura dagoen enplegatu publikoen lan baldintzak hobetzearen eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak are eragingarriagoak izatearen artean. Izan ere, urteak daramatzagu lan baldintzak hobetzen, ez batzuek nahi adina, baina bai herritarren gehien-gehien lan-baldintzekin alderatuz gero, era nabarian… eta horrek ez du nahitaez ekarri zerbitzuak are hobeak izatea. Sindikatuen konplizitatea tarteko dela, zerbitzuak okertzearen atzealdean ez ote dago −ez bakarrik, ere bai baizik−, geroz eta enplegatu publiko gehiago dauzkagula haien betebeharrak eta herritarrei eman beharreko zerbitzua bigarren edo hirugarren mailan uzten ari direla? Berariaz aztertu beharreko kontua da. Hori zein zerbitzu batzuetan urtean galtzen diren lanordu kopurua. Datuak eskandaluzkoak dira estatuko enplegatu publikoen datuekin alderatuz gero, gure herri- erakundeetako sail eta zerbitzuetan eta, zer esanik ez, eremu pribatuan gertatzen ari dena erkatuz gero.

Jakinaren gainean ote gaude soldaten igoera hori aurrera aterako balitz zertaz ari garen? Jabetzen ote gara asteko lanorduak murriztuta, dagoeneko, murritzak diren lanordu eraginkorrak are gutxiago liratekeela eta zerbitzuei heltzeko enplegatu publiko gehiago beharko liratekeela? Konturatzen ote gara herri-erakundeetan ari direnen lanpostuak egonkortzeko inoizko ahaleginik handiena egiten ari dela eta deialdi publikoak etengabeak direla? Eta ohartzen ote gara zerbitzu bera emanez aldarrikapen horiek guztiak asebetetzeko, langile eta diru baliabide gehiago, ehunka miloi euro gehiago behar direla? Jakitun gara horrek baldintza are eskasagoetan bizi den gehiengo baten poltsikoetan eragingo lukeenaz? Eremu publikoan eta priba’tuan lan egiten ari direnen aldea etengabe ari da hazten. Horrexegatik, milaka lagun aurkezten dira lan-eskaintza publikoko deialdietara, hainbat eremutan jarduteko norbait topatzea izugarri zail suertatzen ari den bitartean… Eta herritarrak jazotzen ari denaz gero eta kontzienteago direnez gero, kritikak saihesteko, sindikatuen pilula garbia da: dena bilaka dezagun publiko.

QOSHE - Apainen azpian aztarrika - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Apainen azpian aztarrika

4 0
21.03.2024

ESTATUKO enplegatu publikoen artean, baldintzarik onenak dituztenen grebarako eta bestelakoetarako arrazoiak ulertzeko ezgauza naiz egun. Hasteko, hemen ezin hitzartuzkoak diren gaiak mahairatzen dira, besteak beste, soldatak, sobera jakinda enplegatu publikoen soldatak Madrilen ezartzen direla, besteak beste, alderdi sozialistak, alderdi popularrak eta, hainbatetan, grebarako deiekin bat egiten duten zenbait sindikatuk halaxe egin dadin nahi dutelako. Hortaz, hemen negoziatzen eta hitzartzen dena lehenesteko borondate falta ez dago hemengo herri erakundeetan, Madrilen baizik. Edukira etorrita, hainbat dira kezkak, horien artean, behinenak aipatzearren: soldaten ehuneko hamarraren igoera, lanorduak doitzea, ustezko prekarietatea eta lanpostuen egonkortzea........

© Deia


Get it on Google Play