Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta idazleak aspaldi idatzitako eskuizkribuen artean ageri da gure herriak herri artean bere tokia behar duela. Bazuen kezka hori Koldok, Eusko Gudarosteko kideak eta, Santoñan atxilo hartu ondoren, heriotza-zigorrera kondenatua izan zenak. Txiripaz salbatu omen zen fusilatua izatetik. Horren ondoren, hogeita hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Gure herriak bizirautea eta euskararen hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia aldarrikatu zituen, zezakeen guztietan. Irudipena dut bi aldarrikapen horiek izan direla I. Urkullu Lehendakariaren agintaldien habe nagusiak.

Badira baten batzuk iraganean, harrotzeko moduko motiborik, heldulekurik ezin aurki dezaketela eta, hargatik, begirada etorkizunean jartzen dutenak. Nago, ordea, iraganak erakusten digula mugimendu politiko bat zer egiteko kapaz den, bai eta hitz arranditsuak gorabehera, egunerokotasuna kudeatzeko daukan gaitasuna ere bai. Halakoetan, iraganari baino etorkizunari begiratu behar zaiola entzuten dut. Kuriosoa bada ere, antzeko baieztapenak haizeratzen dituzte alderdi popularreko bozeramaileek deseroso gertatzen zaizkien gauzez hitz egitea tokatzen den bakoitzean. Izan ere, memoriak ahanztura du ardatz batzuentzat... edo hobeto esanda, gogoramen selektiboak.

Urkullu Lehendakariak agintea hartu zuen P. Lopezen ondoren. Izan ere, Urkulluren aurretik, agintaldi batez, P. Lopez izan zen Lehendakari. Zapatero zen orduan Espainiako presidentea. Ezker Abertzaleak ez zuen hauteskundeetara aurkezteko erarik izan eta Ibarretxe lehendakarigaiak eta EAJk hauteskundeak irabazi arren, estatu-arrazoiak tarteko, alderdi popularrarekin akordioa egin eta gero, P. Lopezek eskuratu zuen Lehendakaritza. Lopezen balantzea ere eginkizun dago, ustezko merezimendu bakarra Ibarretxe paretik kentzea izan zelarik, antza denez, ezen, alderdi sozialistak Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza aldi berean gobernatu bazituen ere, autogobernuaren zein bestelakoen eremuetan ez zuen aparteko aurrerapenik egin, ez eta indarkeriaren alorrean ere. Aldi horretan, bazirudien Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuaren ordezkaritza zela, beste ezer baino gehiago.

I. Urkulluren hiru agintaldiko balantzea eginez gero, ezin esan daiteke besoak gurutzaturik egon denik. Hamarkadetan indarkeriari eutsi zion sektore politikoak estrategia aldatzea erabaki zuen. Aurrerapen handia izan zen hori. Nolanahi ere, zentzugabekeria haren ondorioak ez ditugu erabat gainditu. Era berean, urteak igaro badira ere, segitzen dugu zoru etiko komuna partekatu gabe eta badira gure herrietan berrindartzen ari diren jarrera sektarioak. Autogobernuari doakionez, lehenengo agintalditik hona hainbat eskumen eskuratu dira, ez popularrek eta sozialistek autogobernuaren alde egin dutelako –ezker abertzaleak ez du, ez lehen, ez eta orain ere, autogobernuaren mesedetan inolako ahaleginik egin–, Espainiako gobernagarritasuna bermatzeko EAJren laguntza ezinbesteko suertatu zaielako baizik... eta hirugarren agintaldia izurriteak, Ukrainako gerrak eta horrek eragindako krisiak baldintzatu dute. Norbaitek uste du, zinez, oposizioan egon diren alderdiek, egoera zailei aurre egiteko inolako laguntzarik eskaintzeko eta ezer proposatzeko gauza izan ez diren horiek, are hobeto egiteko gauza izango zirenik? Nik neuk, behintzat, ez dut uste.

QOSHE - Balantzea - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Balantzea

3 0
29.02.2024

Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta idazleak aspaldi idatzitako eskuizkribuen artean ageri da gure herriak herri artean bere tokia behar duela. Bazuen kezka hori Koldok, Eusko Gudarosteko kideak eta, Santoñan atxilo hartu ondoren, heriotza-zigorrera kondenatua izan zenak. Txiripaz salbatu omen zen fusilatua izatetik. Horren ondoren, hogeita hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Gure herriak bizirautea eta euskararen hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia aldarrikatu zituen, zezakeen guztietan. Irudipena dut bi aldarrikapen horiek izan direla I. Urkullu Lehendakariaren agintaldien habe nagusiak.

Badira baten batzuk iraganean, harrotzeko moduko motiborik, heldulekurik ezin aurki dezaketela eta, hargatik, begirada etorkizunean jartzen dutenak. Nago, ordea, iraganak erakusten digula mugimendu politiko bat........

© Deia


Get it on Google Play