Nekazari eta abeltzainen mobilizazioen harira, bada eskuin muturrak egin nahi izan duen erabilera deitoragarrian atentzioa jarri eta zuztarrari izkina egin dionik. Arazoa ez da bat-batean sortu, urteak daramatzagu gainbeherari buelta eman ezinda, ustiategiak galtzen, jarraitutasuna ezinezkoa bilakarazten, etxeratzen dugun janariaren jatorria urruntzen eta mendekotasuna larriki areagotzen ari dela. Halako inertzia modukoa ezarri da, non Europak gero eta irizpide zorrotzagoak ezartzen dituen eta produktuak ekoiztea gero eta garestiagoa den… Eta, aldi berean, herritarren beharrizanak asebetetzeko, behar diren jakiak inongo baldintzarik bete gabe ekoizten diren tokietatik datozen. Lehia baino ordezkaldia gertatzen ari da, betekizun berberak bete behar ez dituzten lurralde eta ustiategi handietatik datozen produktuak tarteko direla. Bestelako interes politikoak eta ekonomikoak lehenetsi eta tokian tokiko produktuak ekoizten dituztenei gero eta traba gehiago ezartzen ari zaizkie eta hortik dator hondamena, aurrera ezin egin izatea.

Lehenago ere izan ditugu halakoak. Arrantza-politikari begiratua eman diezaiogun. Gure portuetan, sasoi batean, zenbat arrantza-ontzi zegoen eta egun zenbat dagoen. Gainbehera ikaragarria izan da! Eta arraina jaten segitzen dugu… barrualdeko portuetatik eskuratuta, hau da, aireportuetan lurra hartzen duten hegazkinek ekarrita.

Arazoa ez dago soil-soilik Europan. Nekazariek eta abeltzainek, arrantzaleek bezala, gehien-gehienetan, ezin dituzte produktuak biltegiratu. Ondorioz, prezioek gora egiten dutenean, ezin dituzte ekoizkinak salgai jarri… Albait arinen saldu behar dituzte, ekoitzitakoa galduko ez bada. Merke saldu, hainbatetan galera hartuta, edo inbertsio guztia alferrik galduta, horixe da, hainbatetan, ezbaia. Horretan, lehen sektorearen eta eroslearen artean aritzen diren bitartekarien diru-gosea da nagusi, denda eta merkataritza-gune handietan, ekoizleen produktuen jatorrizko prezioak halako lauzpabost biderrez garestiturik.

Uste dut ereduaz hitz egin beharko genukeela, berandu izan baino lehen. Ingurumena hondatzen duten esplotazio handien eta txikien arteko ereduaz, Inolako baldintzarik gabe jakiak ekoizten dituzten eta ez dituztenen artekoaz. Gure baserritarren baldintza komunez; ekoizten dituzten produktuen ordain bidezkoa den salneurriaz. Ustiategiei jarraitutasuna emateko, politika sendoak eta ausartak eskatzen ari dira gure baserritarrak. Eta begirakunea Europan ez ezik, besteak beste, hemengo herri-erakundeetako politiketan, produktuak merkaturatzen dituzten enpresetan eta kontsumitzaileen ohituretan ere jartzea komeni da.

QOSHE - Baserria bizi-bizi - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Baserria bizi-bizi

2 0
15.02.2024

Nekazari eta abeltzainen mobilizazioen harira, bada eskuin muturrak egin nahi izan duen erabilera deitoragarrian atentzioa jarri eta zuztarrari izkina egin dionik. Arazoa ez da bat-batean sortu, urteak daramatzagu gainbeherari buelta eman ezinda, ustiategiak galtzen, jarraitutasuna ezinezkoa bilakarazten, etxeratzen dugun janariaren jatorria urruntzen eta mendekotasuna larriki areagotzen ari dela. Halako inertzia modukoa ezarri da, non Europak gero eta irizpide zorrotzagoak ezartzen dituen eta produktuak ekoiztea gero eta garestiagoa den… Eta, aldi berean, herritarren beharrizanak asebetetzeko, behar diren jakiak inongo baldintzarik bete gabe........

© Deia


Get it on Google Play