Berrikuntza haizea indartu da bazterrotan. Izan ere, alderdiak, jada, ez daude lau urteko agintaldi berriari begira, 8-12 urte bitarteko aldiari baizik. Orain tokatzen da 2035 urtean non egon nahi dugun irudikatzea, bizkor eraldatzen ari den gizarteari begiratzea, erronkak plazaratzea, gizartearen zahartzeari eta horrek ekarriko duenari erantzuten saiatzea, bai eta gure ongizateari eusteko ehun ekonomikoa eraberritzea ere, munduko plazan daukan tokia indartuz. Datozen urteetan hartuko diren erabakiak izango dira gure geroaren zimentarri eta abiapuntu.

Madrilera begira dauden hedabide batzuen nahia da EAJ ahalik eta ahulena izan dadin, horrek estatu mailako alderdien eragina indartu eta nazio gisa dauzkagun helburuak eta aldarriak apalduko dituelakoan. Hartara dator horrenbeste ahalegin, asmatutako sasi-berri zein bestelakoetan tematzea. Aspalditik, erdal prentsa espainolistan ez dago kontrasterako, ez eta lan profesionalerako tarterik ere; sentsazionalismoa eta erdi-egiak dira egunkariak saltzeko ardatz nagusiak; bidenabar esanda, estatuko alderdiei bazka eta tokia ematen ari zaien bitartean.

Inguruabar horretan, Eneko Anduezaren adierazpenek aparteko analisia eskatzen dute, akonplejatu baten berbak dirudite eta. Izan ere, EAJren eredua agortuta eta desfasatuta omen dago... Hori dio duela hilabete gutxi batzuk EAJrekin agintaldirako hitzarmena izenpetu zuenak eta, horri esker, herritarrek eman diotena baino presentzia sozial eta instituzional handiagoa duenak. Ezin baita bestela izan, amaitzera doan agintaldian gobernuan hartutako erabakietatik eta eginiko kudeaketatik eratorritako kritikei ez baitie aurre egin, horietako hainbat, zuzenean, alderdi sozialistak kudeatutako sailetan eginiko kudeaketak eragin arren. Aitzitik, perfila markatu guran, hainbatetan, egon diren kritikak indartzen ere saiatu da. Nago alderdi sozialistarekiko harremanei bueltaren bat eman behar zaiela eta zorrotzagoak izatea komeni dela, hala hemen nola Madrilen zein Iruñean, politika publikoez ari garenean, hartutako konpromisoak betearazteko unean zein gure izaerari bidea emateko mementoan ere. Sozialistak ezin dira gobernuan eta, aldi berean, oposizioan egon!

Ziklo aldaketaz dihardu EH Bilduren buruzagiak. Horiek horrela, lehendakarigai ez dela izanen lau haizeetara barreiatu du... baina (beti egon behar baitu baina-ren bat) bera eta berak ordezkatzen duen taldeak EH Bildu kontrolpean izateari ez diote ukorik egingo. Hala berean, zelofanarekin biltzen da ustezko berritasuna, erreala baino estetikoa dena, han-hemengo herritarren bozak limurtzera bideratutako marketin-eragiketa soila dena.

Bada garaia hitz arranditsuetatik haratago, eduki zehatzik gabeko hitzen katea osatzea bainoago... nora eta nola iritsi nahi den adieraztea, zalantzarik, interpretazio beharrik inork izan ez dezan, eta bakoitza, egiatan, zertan ari den jaki dezagun.

QOSHE - Esanetik egitera jauzi! - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Esanetik egitera jauzi!

3 0
30.11.2023

Berrikuntza haizea indartu da bazterrotan. Izan ere, alderdiak, jada, ez daude lau urteko agintaldi berriari begira, 8-12 urte bitarteko aldiari baizik. Orain tokatzen da 2035 urtean non egon nahi dugun irudikatzea, bizkor eraldatzen ari den gizarteari begiratzea, erronkak plazaratzea, gizartearen zahartzeari eta horrek ekarriko duenari erantzuten saiatzea, bai eta gure ongizateari eusteko ehun ekonomikoa eraberritzea ere, munduko plazan daukan tokia indartuz. Datozen urteetan hartuko diren erabakiak izango dira gure geroaren zimentarri eta abiapuntu.

Madrilera begira dauden hedabide batzuen nahia da EAJ ahalik eta ahulena izan dadin, horrek estatu mailako alderdien eragina indartu eta nazio gisa........

© Deia


Get it on Google Play