Egun hauetan, Durango da euskararen, euskal kulturgintzaren eta sorkuntzaren Euskal Herriko hiriburua. Azokaren ekarpena zein bilakaera nekez balora daitezke pasa den mendeko hirurogeiko hamarkadaren erdialdean, frankismoaren bete-betean, aitzindari ba-tzuek amets egin ez balute, arriskuak hartu, inertziak astindu, oztopoak mugiarazi eta aurreiritziak gainditzeko ahalegina egin izan ez balute... Borondateak, erabakimenak, boluntarioen lan eskergak jarri zuen azoka abian. Pentsatzekoa denez, hasiera xumea izan zuen, baina ereindako hazi hark ez du etenik izan gaur egunera arte.

Bistan denez, pertsonez aparte Gerediaga elkartea izan da, hasieratik, mirari honen protagonista. Azokaren antolaketaz arduratzeaz gain, Durangaldean gure hizkun-tza, kultura eta ondarea ikertzen, hedatzen, belaunez belaun transmititzen ahalegin-tzen da, ez nekerik gabe, Gerediaga... Eta miraria diot ezen hainbatetan errazena, nonbait, zerbait antolatzea delako eta zailena, aldiz, irautea, aldian-aldiko egunera-tzeak eginez eta berrikuntzak txertatuz. Azokaren guardasolpean hamaika azoka egon dira historian zehar!

Hainbatek txikitasuna aipatzen dute gure kultur sorkuntzaz, salmentez eta bestelakoez hitz egiten dutenean. Nago gure zifrak ezin ditugula konparatu hizkuntza eta kultura hegemonikoetatik eratorritakoekin, garenak garelako, ez gehiago. Biztanleko saltzen diren liburuak, diskoak eta kontsumitzen diren kultura jarduerak beste hiztun- eta kultura-elkarte batzuekin alderatuko bagenitu, ohartuko ginateke, garen kopurua kontuan hartuta, ez garela inor baino gutxiago, ez gabiltzala gainerakoak baino meheago, alderantziz esango nuke nik. Era berean, hizkuntzaren eta kulturaren aldetik ikuskera ere garrantzitsua da. Izan ere, gure sorkuntza, bereziki, komunitarioa da, ikuskizun erraldoi eta arranditsuetatik ihes egiten duena da. Erresisten-tzia da gure sorkuntzaren habea, are baliabide, hiztun eta kulturgile... inperio zurrupakarien aurrean iraun, garatu eta etorkizuna irabazi nahi duen komunitate erresistentea garelako.

Urteak daramatzagu kulturaren eremua parametro ekonomikoetan neurtzen. Hala berean, gehiegitan, sona handiko ekitaldiak antolatzen dira, milaka eta milaka euro irensten dituztenak. Halakoetan, ohiko bilakatzen ari da eginiko inbertsioek itzulitakoaz hitz egitea, horrek halako zuribidea eskaintzen duelakoan. Ez dut uste gure hizkuntza, kultura eta abar parametro horietan alderatu behar ditugunik eta nago, gure hizkuntzak eta sorkuntzak baliabide are gehiago behar dituztela baldin gure gizarteari egiten dioten ekarpena indartuko bada. Munduan zerbait izango gara garenetik munduari egiten diogun ekarpena biderkatzen bada, bestela, emeki-emeki urtzen, desegiten joango garelako. Fantasiak, ez ameskeriak, sortu zuen azoka... Eta fantasia berriak behar ditugu iraganari baino etorkizunari begira daudenak, inertziak astindu, ilusio berriak sorrarazi eta askotarikoen arteko auzolana berreskuratuko dutenak. Ez gaitezen inoren zain egon! Fantasia izan zen, bada eta izango da gure izatearen indarberritzearen ardatz. l

QOSHE - Fantasiaren indarra - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Fantasiaren indarra

3 0
07.12.2023

Egun hauetan, Durango da euskararen, euskal kulturgintzaren eta sorkuntzaren Euskal Herriko hiriburua. Azokaren ekarpena zein bilakaera nekez balora daitezke pasa den mendeko hirurogeiko hamarkadaren erdialdean, frankismoaren bete-betean, aitzindari ba-tzuek amets egin ez balute, arriskuak hartu, inertziak astindu, oztopoak mugiarazi eta aurreiritziak gainditzeko ahalegina egin izan ez balute... Borondateak, erabakimenak, boluntarioen lan eskergak jarri zuen azoka abian. Pentsatzekoa denez, hasiera xumea izan zuen, baina ereindako hazi hark ez du etenik izan gaur egunera arte.

Bistan denez, pertsonez aparte Gerediaga elkartea izan da, hasieratik, mirari honen protagonista. Azokaren antolaketaz arduratzeaz gain, Durangaldean gure hizkun-tza, kultura........

© Deia


Get it on Google Play