Barreiatzen denaren kontra eta Retolazari dagokion merezimendua kendu barik, Ertzaintza ez zen sortu duela berrogei urte pasatxo, askoz lehenago baizik. Bere sorrera horren berria balitz ez genuke behinola Estepan Urkiaga Lau Haizeetara baserrian jaio zenak sortutako neologismoa baliatuko, bestelakoa litzatekeelako izena, akaso, munduan barrena barreiatuta dagoena: polizia, hain zuzen. Akaso, Arkautin ikasten duten askok partaide diren taldearen jatorriaz jakin beharko lukete dakitena baino gehiago, bai eta Gasteizko Santa Isabel hilerrian fusilatua izan zen eta gure aberriaren alde zezakeen guztia ematen saiatu zen gizasemearen bizitzaz ere. Euskal poliziaren sorrera, desegitea eta berrezarpena gure autogobernuaren habeetako baten historiaz hitz egitea da. Erakundeak zein herritarrak zaintzeko sortutako polizia-indar demokratiko bati buruz ari gara, erabat integrala den polizia-indar batez.

Frankismoaren ondotik, gure autogobernuaren habeetakoa dena jomugan izan zuen ETAk, bai eta bere jarduera terrorista babesten zuen ezker abertzaleak ere. Hamarkadak eman ditugu ertzainen kontrako irainak eta mespretxuak entzuten... Eta eraso gupidagabeak jasaten egitasmo totalitarioa ezarri nahi zutenen eta nahi dutenen aldetik. Zenbait hamarkada geroago, sasoi bateko irainak, partez, leundu dira, erabat gainditu ez badira ere. Egun milaka dira ertzain izatera iritsi nahi duten pertsonak, horietako hainbat sasoi batean ertzainak baztertzen zituztenen ondorengoak. Bada zerbait!

Baina, gutxi batzuen herrak badirau! Badirudi jende andana pilatzen den tokietara labanak, pioletak, makilak, botilak eta bestelako sasiarmak eramatea normaltzat hartu behar dugula eta gure gizartean ez dagoela lasaitasunez noranahi joaterik, ez eta ibiltzerik ere. Hartara, kalea liskarrak sortzeko, bazterrak txikitzeko, ingurukoak beldurtzeko joko-zelai bilakatu behar da, sasoi batean gertatzen zen antzera. Horixe baita gutxi batzuen lan-eremu erosoa, bizikidetza haustea, birrintzea eta beldurra eragitea. Halakoak suertatzen diren aldiro sektore batzuen joera eta jarrera da ertzainez hitz egitea, polizia-ereduaz hitz egitea... txintik ere ez, kritikarik txikiena ere ez, liskarrak sorrarazten dituztenentzat, bengalak, makilak eta labanak eramaten edota aulkiak negozioen, autoen, polizia eta herritarren aurka jaurtitzen dituztenentzat. Zein litzateke erreakzioa halako desmasien sorrarazleak eskuin muturrekoak balira? Halakoetan, zer egin behar da, txalo-zaparrada batekin hartu, jende batek sasoi batean egiten zuen bezala? Alfonbra gorria jarri eta gainerako guztiok etxeetan sartu?

Martxoaren hiruan ez zegoen inolako motiborik edo justifikaziorik liskarrik egoteko... Eta gutxiengo totalitario batek milaka pertsonen aterpea baliatu nahi izatea ez dauka izenik, kirol proba bat beste zernahitarako baliatzeak ez daukan bezala. Eta hau diot, halakorik gertatu izan ez balitz, ez zelako inor zaurituta suertatuko, ez eta bazterrak txikituta lagako ere. Ertzaintzaren jardueran, inguruabarrak aztertzea beti da komenigarri, bere jarduna eragingarriagoa eta ematen duen zerbitzua are hobea izateko... Baina halakoetan fokua ez da Ertzaintzan jarri behar, bizikidetza birrintzen duten gizatalde totalitarioetan baizik.

QOSHE - Fokua - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Fokua

2 1
14.03.2024

Barreiatzen denaren kontra eta Retolazari dagokion merezimendua kendu barik, Ertzaintza ez zen sortu duela berrogei urte pasatxo, askoz lehenago baizik. Bere sorrera horren berria balitz ez genuke behinola Estepan Urkiaga Lau Haizeetara baserrian jaio zenak sortutako neologismoa baliatuko, bestelakoa litzatekeelako izena, akaso, munduan barrena barreiatuta dagoena: polizia, hain zuzen. Akaso, Arkautin ikasten duten askok partaide diren taldearen jatorriaz jakin beharko lukete dakitena baino gehiago, bai eta Gasteizko Santa Isabel hilerrian fusilatua izan zen eta gure aberriaren alde zezakeen guztia ematen saiatu zen gizasemearen bizitzaz ere. Euskal poliziaren sorrera, desegitea eta berrezarpena gure autogobernuaren habeetako baten historiaz hitz egitea da. Erakundeak zein herritarrak zaintzeko........

© Deia


Get it on Google Play