Ia-ia esperantza galduta zegoela, iritsi da akordioa Dubain eginiko Klimaren goi-bileran. Inguruabar horretan, akordioa historikoa dela azpimarratzen hasiak dira. Horrenbeste alditan aipatzen da historiko delako hori, non ez dakidan hitz horrek balioa galdu ez duen. Nolanahi ere, adostasun hori ezer baino gehiago da. Edukiaren ikuspegitik, hiru alderdi azpimarratuko nituzke. Batetik, berotegi efektua eragin eta eragiten duten erregai fosilak atzean uzteko asmoz, bidezkoa den trantsizioa bizkortu beharra. Bestetik, gas isuriak murrizteko konpromisoa, 2030. urtean % 43, 2035ean % 60 eta 2050ean, zero garbia. Azkenik, 2030. urtean, energia berriztagarrien erabilera hirukoiztu beharra dago. Bistan denez, asmo handiko kontuak dira, zailtasun ugari barruratzen dituzten konpromisoak.

Lehenengo helburuari doakionez, XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran abian jarritako Industria Iraultzaren eredua horren denbora laburrean eraldatzeko gauza izango ote garen zalantza handiak ditut, herrialde askoren ekonomia erregai fosilen ustiaketan oinarritzen delako, deskarbonizazio prozesua bizkortzeko demaseko inbertsioak egin beharko liratekeelako eta garapen bidean dauden lurraldeetan, bidezkoa den trantsizioa bideratu ahal izateko, teknologia eta bitartekoak eskualdatzea erabakigarria delako. Azken honetan, ez dakit ustez aurreratuak diren lurraldeak prest egongo diren.

Bigarren helburuaren kasuan, lurralde bakoitzak isuri dezakeenaren inguruabarren, halako merkatu bat eratu da, non isur daitezkeen kopuruak merkantziak legez eskualdatzen diren. Jokabide horrek eskubideak saltzen dituzten eta erosten dituzten herrialdeetan zer eragin izan duen ez da ganoraz aztertu, ez eta onurarik ekarri duen nabarmendu ere. Hala berean, badago egon halako baieztapen bat adierazten duena maila batean suertatzen diren isurketak, ekosistemen zein basoen galera eta abar, oreka daitezkeela beste eremuren batean, besteak beste, karbono dioxidoa harrapatuz, ekosistemak berreskuratuz edota baso gehiago landatuz. Ez dakit tokiko esparruan gertatzen diren aldaketak horrela oreka daitezkeen, ez eta egingarria den ere.

Energia berriztagarrien kontuan, bistan da ahaleginak bizkortu behar direna, aldi berean, ingurumenean izan dezakeen eragina zein ondorioak zainduz eta, tokian-tokian, eragiten dituen triskantzak zelanbait konpentsatuz. Horrek ere bidezkoa den trantsizioaren parametroetako bat izan behar duelako… baina nago, krisi klimatikoari, biodibertsitatearen, ekosistemen zein bestelakoen galerari aurre egin ahal izateko, funtsezko ondorio batera oraindik ez garela iritsi: ezin dugu mundua, munduko baliabideak erabili agorrezinak balira, ezin dugu egun daukagun ikuskerarekin bizitzen jarraitu. Arazoari heltzeko, bizitzeko, baliabideak neurririk gabe ustiatzeko, daukagun jarrera behar dugu sakontasunez aztertu, birpentsatu eta norabidez aldatu. Gutxiagorekin bizitzen Ikasi behar dugu; baliabideak arduraz ustiatzen; energia gutxiago eta era eragingarriago batean baliatzen; mugikortasun eredua eutsigarri egiten; tokian tokiko produktuak ekoizten eta sustatzen; ingurua berreskuratzen, porlanez, azpiegituraz eta bestelakoz bete beharrean. Berandu izan baino lehen, behar dugu gure etxea, mundua zaindu, bizitzeko beste planetarik ez daukagu eta.

QOSHE - Klimaren goi bilera - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Klimaren goi bilera

4 0
14.12.2023

Ia-ia esperantza galduta zegoela, iritsi da akordioa Dubain eginiko Klimaren goi-bileran. Inguruabar horretan, akordioa historikoa dela azpimarratzen hasiak dira. Horrenbeste alditan aipatzen da historiko delako hori, non ez dakidan hitz horrek balioa galdu ez duen. Nolanahi ere, adostasun hori ezer baino gehiago da. Edukiaren ikuspegitik, hiru alderdi azpimarratuko nituzke. Batetik, berotegi efektua eragin eta eragiten duten erregai fosilak atzean uzteko asmoz, bidezkoa den trantsizioa bizkortu beharra. Bestetik, gas isuriak murrizteko konpromisoa, 2030. urtean % 43, 2035ean % 60 eta 2050ean, zero garbia. Azkenik, 2030. urtean, energia berriztagarrien erabilera hirukoiztu beharra dago. Bistan denez, asmo handiko kontuak dira, zailtasun ugari barruratzen dituzten konpromisoak.

Lehenengo helburuari........

© Deia


Get it on Google Play