ESPAINIAKO agintaldi berriaren inguruabarrean, gauzak beste era batera egiteko beharra aldarrikatu dutenek errealitatearekin egin dute topo, enegarrenez… Ia aztertzeko betarik gabe aurkeztutako hiru dekretuak irentsi beharrean aurkitu baitira gobernua sostengatzen dutenak, horrek dakarren guztiarekin, hiru dekretu horietan askotariko neurriak jasotzen direlako, hainbat, horren presazkoak ez direnak, munta handikoak eta adosteko patxada eta denbora behar dutenak. Honi gehitu behar zaio maskararen erabilera derrigortzeko asmoz, Espainiako Gobernuak erakutsitako jarrera, eskumena duten erkidegoen gainetik eta, haien iritzia kontuan hartu gabe, alde bakarrez ari delako.

Espainiako Gobernuko koalizioa osatzen dutenak, biak ala biak, gehiengo osoa balute bezala ari dira, inbestidura ahalbidetu dutenekin hitz egin gabe, neurriak ezartzen eta inposatzen. Gauzak egiteko manera horrek arriskuan jartzen du legegintzaldiaren geroa, gobernua sostengatzen dutenetako batzuk gero eta aspertuago daudelako eta ez daudelako luzaroan jokabide horri jarraitutasuna ez ezik, sostengua ere emateko. Jada, ez du balio egungo gobernuari oratzearen edo alderdi popularraren balizko gobernu bati bidea libre uztearen inguruabarren azpimarra egiterik eta inbutua erabiltzerik. Espainiako Gobernua bera ari da bere geroa zalantzan jartzen hartutako konpromisoak betetzen ez baditu, inbestidura ahalbidetu dutenak aintzatesten ez baditu eta gobernatzeko eran sakoneko aldaketak abian jartzen ez baditu. Gainerakoak koplak dira! Horrela jarraituz gero, inbestidura ahalbidetu dutenek ez dutelako irabazpiderik ez eta inolako zuribiderik ere.

Azkenengo hileetan, Espainiako Gobernuaren hanketako baten espazio politikoaren deskonposizioa ikusten ari gara. Horrek ezegonkortasuna areagotu besterik ez du egiten. Inkestek diotenez, datozen hileetan izango diren hauteskundeetan espazio horren gainbehera areagotu besterik ez da egingo. Hori horrela, zati batean, mesede eginen dio alderdi sozialistari, bai eta, hemen, EH Bilduri ere. Izan ere, azken horrek sasoi bateko aldarrikapenak, esate baterako, erabakitze eskubideari lotutakoak, bigarren planoan laga ditu eta bestelako gaiak lehenetsi, gainbehera doan espazioa bereganatu eta hegemoniaren lehia indartzeko.

Sasoi batean, autodeterminazioa eta beste eskuratzea erabateko lehentasuna bazuten, orain, pazientzia historikoa da aplikatu beharreko errezeta. Horrek, finean, euskararekin, burujabetzarekin eta abarrekin lotutako gaiak bigarren planoan eta gerorako uztea adierazi nahi du. Sasoi batean batzuei leporatzen zitzaiena, ausardia eta anbizio falta, orain, epe laburrera begirako ustezko pragmatismo bilakatu da, horrek dakarrena aintzat hartuta, non bestelako gaiak lehenesten diren, beste batzuk osterako lagaz, bi-biak aldi berean eramatea dagoenean... Baina, akaso, burujabetza kontuek ez dituzte Alderdi Sozialistaren eta Podemosen boz-emaileak berotzen... Eta behin horretara iritsita, nork dio etorkizunean, gai hauei oratzea komenigarri suertatuko den.

QOSHE - Lehengo lepotik Burua! - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Lehengo lepotik Burua!

2 0
11.01.2024

ESPAINIAKO agintaldi berriaren inguruabarrean, gauzak beste era batera egiteko beharra aldarrikatu dutenek errealitatearekin egin dute topo, enegarrenez… Ia aztertzeko betarik gabe aurkeztutako hiru dekretuak irentsi beharrean aurkitu baitira gobernua sostengatzen dutenak, horrek dakarren guztiarekin, hiru dekretu horietan askotariko neurriak jasotzen direlako, hainbat, horren presazkoak ez direnak, munta handikoak eta adosteko patxada eta denbora behar dutenak. Honi gehitu behar zaio maskararen erabilera derrigortzeko asmoz, Espainiako Gobernuak erakutsitako jarrera, eskumena duten erkidegoen gainetik eta, haien iritzia kontuan hartu gabe, alde bakarrez ari delako.

Espainiako Gobernuko koalizioa osatzen dutenak, biak ala biak, gehiengo........

© Deia


Get it on Google Play