Badira urteak eremu politikoan hartzen diren erabakiekiko desadostasunak azaltzeko moduak muga guztiak gainditu dituela. Hori horrela, eskratxeak edo elkarretaratzeak ezagutu ditugu arduradun politikoen etxe pribatuen aurrealdean, bai eta pertsonak iraintzen eta seinalatzen dituzten kartelak eta pankartak ere. Estrategia horretan aritu dira zenbait sindikatu, ezkerreko zenbait mugimendu zein eskuineko alderdiak ere. Guztientzat estrategia hori balekoa ez ezik zilegia ere bada, gustukoak ez diren erabakiak mugiarazi ditzakeelakoan. Uste dut sua piztea dela errazena, halakoek gizartean sorrarazten dituzten ondorioak jasateko modukoak izatea, ordea, beste kontu bat da. Halako jokabideak sustatzen dituztenek zer esango, nola erantzungo lukete pareko jokabidea sustatuko balitz beste batzuon aldetik?

Demokraziaren printzipioak aldarrikatzen entzuten ditut horretan sinesten ez dutenak, politika lubakietara eraman eta lokatzetan darabiltenak, iraina eta deskalifikazioa jardunaren ardatz bilakatzen ari direnak.

Espainiako Kongresuan denetarik entzun da, gezurrak, irainak zein bestelakoak, gizartea berotzea beste asmorik ez dutenak. Ikusten ari gara hedabide jakin batzuen ildoa, eskuinaren mezuak indartzea eta lau haizeetara hedatzea beste asmorik ez dutenak… Eltzea su handian berotzen ari gara eta, goazen martxan, gizartean sortzen ari diren pitzadurak gero eta zailagoak izango dira josten.

Denak ez du balio. Ez du balio auzi politikoak epaitegien bidez bideratu nahi izatea, are gutxiago badakizunean justizia ez dela egiatan independentea eta zure interesei egiten diela men. Horrexegatik, epaileen goi organoak segitzen dute blokeatuta, batzuek, beste gehiengo bat zutela, erdietsi zuten boterea ez dutelako inolaz ere askatu nahi! Ez du balio hauteskundeen emaitzak etengabe zalantzan jartzea eta epaitegiak zein kalea baliatzea hauteskundeak berriro errepika daitezen, horrek bestelako emaitzak emango dituelakoan. Estrategia hau elikatzen ari diren berberek neurri bereko erantzuna izan dezaketelako gobernatzera iristen badira, norberak ereiten duenaren tamainako uzta jasotzen duelako lehenago edo geroago.

Daborduko muga guztiak gainditu dira eta inolako lotsarik gabe edozelan jokatzeko era iltzatu da! Zenbait politikari arduragabe sua pizten ari dira dezaketen toki guztietan, zenbait epaile ez dagozkien gauzei buruz iritziak ematen eta erabakiak hartzen ari dira, estatuko botere nagusiak eta beste inbestidura-saioa oztopatzen saiatzen ari dira… Jokabide horiek guztiak demokraziaren printzipioak ari dira birrintzen, hauteskundeen emaitzak, herritarren hitza ari dira isilarazten. Ezagutzen ez diren akordio zehatzen inguruabarrean desadostasunak azaltzea kontu bat da, eremu politikoan akordioetara iristeko gaitasuna mugatu nahi izatea beste bat… Eta hori, demokraziaren printzipioak birrindu nahi dituztenen eskutik etortzen denean, kontuz!

QOSHE - Maldan behera - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Maldan behera

3 0
09.11.2023

Badira urteak eremu politikoan hartzen diren erabakiekiko desadostasunak azaltzeko moduak muga guztiak gainditu dituela. Hori horrela, eskratxeak edo elkarretaratzeak ezagutu ditugu arduradun politikoen etxe pribatuen aurrealdean, bai eta pertsonak iraintzen eta seinalatzen dituzten kartelak eta pankartak ere. Estrategia horretan aritu dira zenbait sindikatu, ezkerreko zenbait mugimendu zein eskuineko alderdiak ere. Guztientzat estrategia hori balekoa ez ezik zilegia ere bada, gustukoak ez diren erabakiak mugiarazi ditzakeelakoan. Uste dut sua piztea dela errazena, halakoek gizartean sorrarazten dituzten ondorioak jasateko modukoak izatea, ordea, beste kontu bat da. Halako jokabideak sustatzen dituztenek zer esango,........

© Deia


Get it on Google Play