Pasa den urteko hauteskunde orokorren ondoren, badirudi lehenagotik zetorren ezegonkortasuna gainditu baino areagotu egin dela, inbestidura saioa eta gero. Alderdi, hedabide eta epaile batzuen erasoaldi koordinatu eta irmoari gobernuaren zalantzak eta gobernua sostengatzen duten alderdien eta indarren interes gatazkak gehitu behar zaizkio… Ez dirudi horrek irauteko indarrik, bokaziorik duenik. Akaso, Galiziako hauteskundeetako emaitzek emanen digute argi izpiren bat. Izan ere, Alderdi Popularrak gehiengo osoa berretsi edo indartuz gero, eta Galiziako Alderdi Sozialistak kolpea jasoz gero, Alderdi Popularraren eta bere aliatuen erasoaldiak eta sozialisten zalantzek ez baitute etenik izango. Atera kontuak.

Amnistiaren Legeak kateatu ditu sozialisten eta bere gobernua sostengatzen duten alderdien arteko harremanak, erabat trabatzeraino. Kontua ez da Katalunian irekitako prozesuari estatuko bi alderdi nagusiek emandako erantzuna soil-soilik, sorrarazitako mesfidantza baizik. Hori horrela, zaila izango da aurreikus daitezkeen harimutur guztiak amnistiaren bidez konpontzea, areago epaile batzuk interes politikoak lehenesten eta autu politikoetan esku hartzen ari direnean. Bitxia da botereen banaketaz entzuten ditugunak, botere banaketa hori ezerezean lagatzen dutenen aldetik, interesatzen zaien guztietan. Ezen ez baitira atzo goizeko kontuak interes politikoen, ekonomikoen eta, horiek aldezteko orduan, epaile batzuen arteko amarruak. Ondotxo dakigu hemen, halakoak zuzenean pairatu behar izan ditugulako, sozialisten zein popularren aldetik.

Hala berean, guri dagokigunez, badira beste konpromiso batzuk epemugak dituztenak, Gernikako estatutua erabat betetzearekin eta, horrekin lotuta, hiru transferentzia eskualdatzearekin zer ikusia dutenak. Ez dakit berrogei urtetik gora pasa eta gero, halakoak zergatik atzeratzen diren, zailtasun teknikoak zergatik aipatzen diren, oinarrian dagoena beste kontu bat delarik, borondate falta eta estatutuaren betetzea albait gehien luzatzea, estatutua gainditzeko eta berritzeko asmoz, bestelakorik proposatu edo aldarrikatu ez dadin.

Egoera hau ezin onbidera daiteke pazientzia historikoaren aldaba erabilita, horrek badakarrelako gauzak zeuden-zeudenean uztea. Egoerari erantzun behar zaio politika epaileen atzaparretatik aldenduz, herritar askoren aldarrikapen historikoei bide demokratikoak eskainiz, identitate aniztasuna errespetatuz… Azken finean, estatu jakobinoaren habeak birformulatuz, herritarren arteko berdintasuna aniztasunetik, elkartasuneanetik eta eskubide pertsonal eta kolektibo guztien aitortzatik abia dadin.

QOSHE - Mataza - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Mataza

6 0
08.02.2024

Pasa den urteko hauteskunde orokorren ondoren, badirudi lehenagotik zetorren ezegonkortasuna gainditu baino areagotu egin dela, inbestidura saioa eta gero. Alderdi, hedabide eta epaile batzuen erasoaldi koordinatu eta irmoari gobernuaren zalantzak eta gobernua sostengatzen duten alderdien eta indarren interes gatazkak gehitu behar zaizkio… Ez dirudi horrek irauteko indarrik, bokaziorik duenik. Akaso, Galiziako hauteskundeetako emaitzek emanen digute argi izpiren bat. Izan ere, Alderdi Popularrak gehiengo osoa berretsi edo indartuz gero, eta Galiziako Alderdi Sozialistak kolpea jasoz gero, Alderdi Popularraren eta bere aliatuen erasoaldiak eta........

© Deia


Get it on Google Play