Han gal! Halaxe dio gure esaera zaharrak. Zalantzak ugaritzen, balizko arriskuak antzematen, etsaiak eta mehatxuak nonahi ikusten direnean, beti dago salbatzaileren bat, ustez, gauzak onbideratuko dituena. Aberatsak are aberatsago egin, migra-tzaileak etsaitzat hartu, izurriteak eta klima aldaketa gutxietsi, atzerri politikan nagusikeriaz jokatu eta, gutxiengoekiko eskubideak zalantzan jarri edo murriztu, hauteskundeak galdu ostean, AEBetako sistema kolokan jarri zuena errepublikarren hautagaia izango da berriro. Ez dago hautazko biderik, Trumpen inguruabarrera bildutakoen adorea beheratzeko, ez eta bestelako ardatzen arabera lerratzeko ere.

Aurrekoan, Demokratek ozta-ozta irabazi zituzten hauteskundeak. Zalantza handiak ditut hurrengoan halakorik errepikatuko ote den. Horiek horrela, Trumpen balizko itzulerak hainbat arlotan ditugun zailtasunak areagotu besterik ez ditu egingo. Esate baterako, klimaren aldaketari aurre egiteko hartu beharreko neurrien kontra azaldu zen Trump, beraz, pentsatzekoa da hartutako neurri guztiak atzera botako dituela. Horrek dakarren guztiari erreparatuta, gehien kutsatu eta kutsatzen dutenen parte hartzerik gabe norabide horretan aurrera egitea ezinezkoa bilakatuko da.

Atzerri politikan ere pentsa-tzekoa da oihanaren legea nagusituko dela eta indartsuenek nahierara jokatu ahal izango dutela, behintzat, AEBen interesak zalantzan jartzen ez dituzten heinean. Badira zenbait urte II. Mundu Gerraren ondoren gorpuztutako blokeen politika arrakalatu zena. Ondorioz, sasoi batetik hona datorren AEBen nagusikeriari kontrapisu egiteko lurralderik ez dago. Txina, daukan pisu demografiko eta ekonomikoagatik, kontrapisu antzekoa bilaka daiteke eta ahalegin horretan dihardu alor ekonomikoan, atzerri politikan eta armadan sekulako inbertsioak eginez. Nolanahi ere, Errusia eta India bezalako lurraldeen bilakaera ikusi beharko da, hala nola eskualde mailan eragina duten bestelako lurraldeena ere. Gertaleku horretan, Nazio Batuen Erakundearen eginkizuna geroz eta apalagoa da, lehian ari diren herrialdeek haien interesak aldezten eta lehenesten dituztelako, ez besterik… Eta zer esan Europari buruz, nazioarteko politikan gero eta eragin txikiagoa daukan ‘batasunari’ buruz, besteak beste, batasuna osa-tzen dutenek nork bere interesak badituelako.

Amerika amerikarrentzat, edo AEB ezer baino lehenago izan da behin baino gehiagotan Trumpek adierazitakoa, herritarren zati esanguratsu baten belarriak goxatu dituena. Aldarrikapen horrek eragina izango du migrazio politikan baita ere. Hortaz, indartuko da gizatalde batzuekiko herra, bai eta jazarpena ere. Guzti honek populismoa indartu besterik ez du egingo, besteak beste, Europan. Saia gaitezen bada datorren olatuari aurrea har-tzen.

QOSHE - Non fida - Erramun Osa
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Non fida

4 0
25.01.2024

Han gal! Halaxe dio gure esaera zaharrak. Zalantzak ugaritzen, balizko arriskuak antzematen, etsaiak eta mehatxuak nonahi ikusten direnean, beti dago salbatzaileren bat, ustez, gauzak onbideratuko dituena. Aberatsak are aberatsago egin, migra-tzaileak etsaitzat hartu, izurriteak eta klima aldaketa gutxietsi, atzerri politikan nagusikeriaz jokatu eta, gutxiengoekiko eskubideak zalantzan jarri edo murriztu, hauteskundeak galdu ostean, AEBetako sistema kolokan jarri zuena errepublikarren hautagaia izango da berriro. Ez dago hautazko biderik, Trumpen inguruabarrera bildutakoen adorea beheratzeko, ez eta bestelako ardatzen arabera lerratzeko ere.

Aurrekoan, Demokratek ozta-ozta........

© Deia


Get it on Google Play