VIVA la libertad, carajo!!! Horixe izan zen bere diskurtsoaren amaieran Javier Milei ultraeskuindar liberal boludoak bota zuen esaldia. Azaroan Argentinako presidente hautatu zuten bertakoek, benetako askatasuna zer den jakin barik. Aurpegi berriak, eta batez ere, orrazkera berriak izaten ohi dira aldaketarako gakoak, berez, ultraeskuindar horiek dituzten aurpegikerak era bat susmagarriak baitira. Trump izokin-azalekoa, adibide garbia da.

Ulertzekoa da argentinarrek duten desenkantuarengatik aldaketa nahi izatea, urteetan herri horretako ekonomia erosionatzen eta prekarizatzen ikusi dute, ia miseriaraino. Aspaldiko kontua da XX. mendearen hasieran esaten zenean Argentina munduko nazio aberatsenetakoa zela. Eta gaur egun, tai gabeko pobretze batean murgildurik dago. Baina lasai, Milei patologikoki nartzisista etorri da eta konponduko du, eta Viva la libertad, carajo!!! esaldiari men eginez sekulako aldaketa perbertsoak burutuko ditu.

Lehenengoetarikoa bidean da, eta gainera, askatasunarekin erabateko lotura dauka; emakumeen eskubideen askatasunarekin, hain zuzen. Zein? abortatzeko eskubidea indargabetzeko eta bertan behera uzteko ahalegina. Hau da, abortua delitutzat hartuko litzateke herri horretan, hainbat urtetako borrokaren osteko eskubideak deuseztatuz. Baina emakumeen kontrako eraso denigrante hori harago doa, eta debekuarekin batera, abortatzen duenak urte bat eta hiru urte bitarteko espetxe zigorra jaso dezake. Laguntzaileek (erizainak eta medikuak) kartzelaldia ere pairatuko lukete.

Argentinako mugimendu feministak mobilizaziorako deia egin du, baina seguruenik, Viva la libertad, carajo!!! oihukatzen duenak errepresioaren aldeko hautua egingo du beste behin, Argentinako garai zaharretan bezala. Sasi-presidente horrek bota zuen beste purrustada lotsagarri bat Erromako Aita Santuari komunista edo lurrean deabruaren ordezkari deitu zionekoa izan zen. Argentinarraren hipokresiak ez du mugarik, eta egunotan, herri horretako lehen santuaren kanonizaziorako ekimenean elkartu dira biak, eta bion arteko besarkada bat eszenifikatu dute. Hori ere askatasuna da, txo! Esperpento baten askatasuna, carajo!!!

QOSHE - Askatasuna - Juanra Madariaga
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Askatasuna

9 0
15.02.2024

VIVA la libertad, carajo!!! Horixe izan zen bere diskurtsoaren amaieran Javier Milei ultraeskuindar liberal boludoak bota zuen esaldia. Azaroan Argentinako presidente hautatu zuten bertakoek, benetako askatasuna zer den jakin barik. Aurpegi berriak, eta batez ere, orrazkera berriak izaten ohi dira aldaketarako gakoak, berez, ultraeskuindar horiek dituzten aurpegikerak era bat susmagarriak baitira. Trump izokin-azalekoa, adibide garbia da.

Ulertzekoa da argentinarrek duten desenkantuarengatik aldaketa nahi izatea, urteetan........

© Deia


Get it on Google Play