URTZEN ari gara. Dena urtzen ari da. Ur bilakatuko gara laster batean, eta gero lurrun, eta elurrik eta izotzik ez da mundu osoan geratuko beroaldi hiltzaileek dena kiskaliko baitute.

Antzinateko glaziazioek sorturiko mendietan behera ia zirkinik egin gabe lerratzen diren glaziarrak desagertzen ari dira, eta goialdeetan gero eta tarte murritzagoetan ikusten dugu geruza zuria.

Datorrena zer den badakigu: sikatea, eta negu kaotikoak, baina ez zuriak. Horixe antzeman dute Ipar Euskal Herriko Iratiko eski estazioan. Larrialdi klimatikoa dela-eta iraupeneko eskirik ez dute aurten eskainiko, eta tamalez itxi egingo dute estazioa elurraren faltagatik. Erraketak eta ibilaldiak proposatuko dituzte inguruaz gozatu ahal izateko baina skiak etxean lotuko dira. Bizirauteko modu bakarra elur prefabrikatu eta artifiziala sortzea litzateke, baina hori ere ez da modua.

Agian laster ikusiko dugun etorkizun gertuago batean, Pirinioetan dauden ski-estazio askoren destino bera izango da hori, eta batzuek (ultraeskuindarren Aragoiko Gobernu berriak Roya kanalaren inguruko proiektua berpiztu nahi dute inbertsio lotsagarrik eginez) tematurik, dena porlanez eta elur artifizialeko azpiegitura iragankorrez hornitu nahi duten arren, datu beltz guztiek adierazten dute estazio askoren amaiera saihestezina izango dela. Izan ere, sasoi hotz baten atzetik haizeteek edota tenperatura beroek dakartzaten beste tarte batzuk azaltzen dira negu minean, eta horrek oso inpaktu negatiboa du mendietan.

Izotzarekin gauza bera agitzen da. Glaziarrak hiltzen ari dira eta toki askotan horien aldeko hiletak egiten dituzte. Sonatuak izan ziren Islandiako Okjökull eta Suitzako Pizol glaziarren omenez eginiko agur tristeak. Bada orain, Frantziako Alpeetan dagoen Sarenne inguruko glaziarra ere diluitzen ari da eta herritarrek agurtu egin dute zeremonia baten bidez.

Europako glaziar guztiek gaixotasun bera dute: Antropozenitis. Egunotan gai honen inguruko azken albistea agertu da. Beroaldien ondorioz, Monte Perdidoko glaziarra bitan zatitu da. Guri ere bitan zatitu zaigu bihotza aspalditik.

QOSHE - Urtzen ari gara - Juanra Madariaga
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Urtzen ari gara

6 0
16.11.2023

URTZEN ari gara. Dena urtzen ari da. Ur bilakatuko gara laster batean, eta gero lurrun, eta elurrik eta izotzik ez da mundu osoan geratuko beroaldi hiltzaileek dena kiskaliko baitute.

Antzinateko glaziazioek sorturiko mendietan behera ia zirkinik egin gabe lerratzen diren glaziarrak desagertzen ari dira, eta goialdeetan gero eta tarte murritzagoetan ikusten dugu geruza zuria.

Datorrena zer den badakigu: sikatea, eta negu kaotikoak, baina ez zuriak. Horixe antzeman dute Ipar Euskal Herriko Iratiko eski........

© Deia


Get it on Google Play