Berriro arnasa hartzen duzun arte ez zara konturatzen itotzen zeundela. Batzuetan horrela gertatzen da, ez garela konturatzen zulo baten hondoan gaudela argia ikusten dugun arte. Urte berri bat hasi da eta egun hauetan burura datorkit benetan gaizki pasatzen ari den jendea, letra larriz idazten diren horietako arazoak dituena.

Baina, batez ere, gaizki egotea normalizatu duten pertsonak datozkit burura, eta, ondorioz, euren benetako egoera onartzeko zailtasunak dituztenak, erreakzionatzeko ahalmenik aurkitzen ez dutenak, nahiz eta batzuetan beren arazoen konponbidea erabat beren esku ez egon.

Berriro arnasa hartzen duzun arte ez zara konturatzen itotzen zeundela. Hala izaten da askotan. Eta horregatik gustatuko litzaidake urte hasiera hau aukera bat bihurtzea jende askorentzat armiarma-sare horretatik atera ahal izateko: depresioa duelako, edo denetara heldu nahi izateagatik itota eta antsietatez dabiltzalako, edo asko maite zuten pertsona bat galdu ondoren tristurak menderatuta daudelako, edo arazo ekonomikoak dituztelako eta ez direlako hilabete amaierara iristen, edo bikotekideak gaizki tratatzen dituelako, edo seme edo alaba baten arazoek bereak balira baino min handiagoa ematen dietelako, edo jazarpena jasaten dutelako, edo bikotekideak utzi dituelako, edo gaixotasun batek bizitza aldatu dielako...

Urte hasiera honek guzti horiei argi-une bat eskaintzea gustatuko litzaidake, berriro arnasa hartzeko agertoki berri bat.

Arazo batzuek konponbide zaila dute, gizarte honen egiturazkoak dira, eta horiek gainditzeko ahalegin pertsonal bat baino zerbait gehiago eskatzen dute; gauzak aldatzeko ahalegin kolektiboa hain zuzen ere.

Zaila da desioez hitz egitea mundua aurka datorkizunean. Baina, hala eta guztiz ere, benetan gaizki pasatzen ari direnek urte berriarekin batera eszenatoki hobe bat aurkitzea eskatu nahiko nuke, bizitzeko beste modu posible egitea. Arnasa hartzea. Iluntasunetik irtetea. Airea eta argia opa diet.

QOSHE - Airea eta argia - Karmele Jaio
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Airea eta argia

6 0
06.01.2024

Berriro arnasa hartzen duzun arte ez zara konturatzen itotzen zeundela. Batzuetan horrela gertatzen da, ez garela konturatzen zulo baten hondoan gaudela argia ikusten dugun arte. Urte berri bat hasi da eta egun hauetan burura datorkit benetan gaizki pasatzen ari den jendea, letra larriz idazten diren horietako arazoak dituena.

Baina, batez ere, gaizki egotea normalizatu duten pertsonak datozkit burura, eta, ondorioz, euren benetako egoera onartzeko zailtasunak dituztenak,........

© Deia


Get it on Google Play