Aireportu bateko denda batean edo souvenir-ak saltzen dituen hiriren bateko saltoki batean sartzen naizen bakoitzean, salgai dauden pieza guztiak imajinatzen ditut asmatu nahian nora eramango dituzten eta non amaituko duten: zein herrialdetan, zein etxetan, zein pertsona edo familiatan... Zoriak leku batera edo bestera eramango ditu hozkailurako iman horiek, figuratxoak, giltzatakoak, hiriaren izena daramatzaten likore-edalontziak... Edinburgoko saloi bateko apalategi batean amai dezakete, Buenos Airesko sukalde batean... Haien etorkizuna erabakitzeke dago eta batzuetan azken segundoetan deliberatzen da, aireportu batean abioian sartzeko deia egin aurretiko unean.

Jendeari souvenir-en antzeko zerbait gertatzen zaigula suposatzen dut. Hor gaude, gure eguneroko bizitzan, eta bat-batean gurutzatzen zaigu pertsona bat, arrazoi ezberdinengatik gure bizitzan garrantzitsua bihurtzen dena. Aitortu behar da, beraz, zoriak oso paper garrantzitsua jokatzen duela askotan, gerta baitaiteke egun batean tren bat galdu zenuelako aurkitzea zure bizitzako maitasuna, geltokian zain zeundela ezagutu zenutelako elkar; edo gustuko duzun lan bat aurkitzea gustuko ez zenuen beste batetik bota zintuztelako. Une eta leku egokian hor egoteagatik.

Voltairek zioen halabeharra zentzurik gabeko hitza dela, gertatzen den guztiak kausa bat duela, batzuetan ezezaguna. Pentsatzen dut gure bizitzak bideratzen ditugula nahi duguna aurkitzea errazagoa den lekuetara, baina zaila da ukatzea batzuetan zoriak zeresan handia duela eta askotan saiatzen garela zentzu bat ematen kasualitatearen ondorio besterik ez denari.

Dena dela, denari arrazoi bat bilatzeko joera badugu ere, ezin dut burutik kendu batzuetan souvenirrei bezala gertatzen zaigula, Edinburgon amai dezakegula Buenos Airesen izan beharrean, norbaitek azken segundoan komunera joatea erabaki duelako, abioian sartu aurretik, eta ez duelako astirik izan bere oparia erosteko.

QOSHE - Souvenir - Karmele Jaio
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Souvenir

3 0
16.12.2023

Aireportu bateko denda batean edo souvenir-ak saltzen dituen hiriren bateko saltoki batean sartzen naizen bakoitzean, salgai dauden pieza guztiak imajinatzen ditut asmatu nahian nora eramango dituzten eta non amaituko duten: zein herrialdetan, zein etxetan, zein pertsona edo familiatan... Zoriak leku batera edo bestera eramango ditu hozkailurako iman horiek, figuratxoak, giltzatakoak, hiriaren izena daramatzaten likore-edalontziak... Edinburgoko saloi bateko apalategi batean amai........

© Deia


Get it on Google Play