Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude dio Gorka Urbizuk bere azkenengo kantan eta, egiari zor, abestiak Saharar Herriaren egoera isla-tzen du: bidegabekeriaz betetako errealitatea bizitzera behartutako herri bat da. Baina gauzak,jakina, alda daitezke eta xede horrekin proposamen bat helarazi nahi dizut.

Saharar Herriaren aldeko mugimenduan urteak daramatzagunok argi dugu Oporrak Bakean programak lagun-tzen duela horrelako gauzak aldatzen.Nolanahi ere, jakitun gara benetako aldaketa erabaki politikoek baino ezin dutela ekarri,baina eraldaketa prozesuetan badira beste ekintza ba-tzuk garrantzi handikoak direnak eta haietako bat da Oporrak Bakean programak xede duena: zure etxean haur saharar bat hartzea uda emateko.

Horrenbestez, animatu nahi zaitut abentura honetan parte hartzera merezi du eta. Beste errealitate bat deskubrituko duzu eta ,batez ere, etxeko txikientzat esperientzia ahaztezina izango da, gainera, mundu honi falta zaizkion baloreak, hala nola, enpatia eta elkartasuna indartzen dira. Besterik gabe, etorri gurekin aldaketen bila, gauzak ez direlako horrela baizik eta gauzak horrelaxe daude.

QOSHE - Aldaketa - Mikel Fernandez Minguez
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Aldaketa

5 0
27.03.2024

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude dio Gorka Urbizuk bere azkenengo kantan eta, egiari zor, abestiak Saharar Herriaren egoera isla-tzen du: bidegabekeriaz betetako errealitatea bizitzera behartutako herri bat da. Baina gauzak,jakina, alda daitezke eta xede horrekin........

© Deia

Get it on Google Play