Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Joan dira hauteskundeak, tartetxo bat gelditzen zaigu hurrengoetarako, beste kartel batzuk estali dituzte hautagaien argazkiak eta herritar gehienak itzuli dira beraien egunerokotasuneko kezketara. Hori bai, batzuk ikusi dute kanpainaren harian dauzkaten kezka nagusien isla eta beste batzuk, neronek, ez. Bai, gizalegeak agintzen dizu ez dituzula zure kezkak soilik kontutan izan behar, besteenak zureak bezain garrantzitsu direla. Nola ez kezkatu Osakidetzaren egoerarekin edo etxebizitzen eskasiarekin?

Baina gauza da ez dudala kanpainan nire kezka nagusien arrastorik ikusi. Ez kultura, ez euskara, ez gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasuna. Badakit ez ditudala eskura izan ditudan hedabide guztiak irakurri edo entzun eta pentsa daiteke hautagairen batek hiru kontu horiek mitinetan aipatu eta kazetariek ez aintzat hartzea adierazpen horiek.

Litekeena da, baina eskarmentuak esaten dit ezetz, ez dituztela aipatu beraien ustez inor gutxiri interesatzen zaizkiolako. Agian, hautagaiei ere ez zaizkielako interesatzen. Beste zerbaitetan dute burua, hauteskundetan eta egunerokoan. Entzun duzu, irakurle, hautagaien bat bere adierazpenak azpimarratzeko, gure idazleren batek argitaratutako libururen bat aipatzen, pasarteren bat, bertsoren bat?

Kultura, hitzaren adiera klasikoan, zerbait izatekotan, apaingarria da, jaki baten errezetaren azken lerroan 'nahieran' gehi daitekeen osagaia. Zer esanik ez kultura hori euskaraz bada. Bertso klasikoetan nahiz berritan lerro ederrak daude edozein diskurtsoa osatzeko, baina ez dituzte erabiltzen, ezta euskaraz ondo moldatzen diren hautagaiek ere.

Zeresanik ez gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasunari dagokionez. Gehienez jota ere, lerroren bat tratu txarren kontra. Hitzik ere ez gure lurraldeetan, han edo hemen, berdintasunaren alde bizirik dauden borrokei buruz. Ez zaio inori axola hainbatetan ez dela Berdintasun legea betetzen? Martxoaren zortzian pankartaren atzean jartzen direnek egin dute eginbeharreko guztia esparru horretan? Aski da hautagaiaren emaztea, ama edo amona aipa-tzearekin?

Eta beste galdera bat: zertarako kexa hauek, orain eta hemen, jakinda ez dituela inork aintzat hartuko? Bada negar egiteko. Egunotan PP-k zabaldu duen leloak dio (gazteleraz, noski) «negar egitera, negartegira» edo antzeko zerbait. Konforme, baina, mesedez, esango didazue, non dagoen negartegi hori?

QOSHE - Aipatzen ez dena - Arantxa Urretabizkaia
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Aipatzen ez dena

33 1
29.04.2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Joan dira hauteskundeak, tartetxo bat gelditzen zaigu hurrengoetarako, beste kartel batzuk estali dituzte hautagaien argazkiak eta herritar gehienak itzuli dira beraien egunerokotasuneko kezketara. Hori bai, batzuk ikusi dute kanpainaren harian dauzkaten kezka nagusien isla eta beste batzuk, neronek, ez. Bai, gizalegeak agintzen dizu ez dituzula zure kezkak soilik kontutan izan behar, besteenak zureak bezain garrantzitsu direla. Nola ez kezkatu........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play