Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Ezagun batek feedbackaz galdetu zidan. Ea ze feedbacka nuen irakurleekin. Hitza modan jarri zen duela zenbait urte. Esan nahi du ea ze erantzun jaso duen liburuak hartzaileen aldetik. Nik esan nion normalean ez dudala emailik edo gutunik jasotzen nire testuei buruzko iruzkin edo mezuekin. Gainera, ez dut irakurlerik ezagutzen, ez behintzat izen-abizenekin. Hala ere, gogoetetan murgilduta etxeratu nintzen, liburuetan gauzatu gabeko galderez eta zalantzaz galdezka: norentzat idazten dudan, zenbat artikulu eta liburu inolako erantzunik gabe, zenbat hitz errekan igerian… Korrikako korrikalari talde bat pasa zitzaidan ondotik, bibaka eta kartelen artean bilduta. Feedback peto-petoa. Alde batera egin nuen, hizkuntzaren arrabolari trabarik ez jartzeko.

Handik egun gutxira, albiste deigarri bat irakurri nuen egunkarian: helduen literatura inoiz baino oparoago dabil, baina salmentak beherantz doaz nabarmen. Idazle naizen aldetik, interpelatua sentitu nintzen. Beste gauza asko ere senti nitzakeen: tristura, amorrua, kezka… Baina interpelatua baino ez nintzen sentitu, gauzak kirol-legez hartzen saiatzearren. Korrikaren balorazioari buruzko lerroburu batekin egin nuen topo hurrena: inoizko harroena. Feedback izugarria. Arrakastaren gazi-gozoak. Izango da pausoen ikuskizunak zilborraz haraindiko errealitatea lausotzen duela. Goraka etzanda doazela arraunean, icebergaren azpiko aldeaz ez ohartzeko. Edo korrikalari irrien lagun horien artean apenas dagoela irakurlerik.

QOSHE - Feedbacka - Aritz Gorrotxategi
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Feedbacka

8 7
02.04.2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Ezagun batek feedbackaz galdetu zidan. Ea ze feedbacka nuen irakurleekin. Hitza modan jarri zen duela zenbait urte. Esan nahi du ea ze erantzun jaso duen liburuak hartzaileen aldetik. Nik esan nion normalean ez dudala emailik edo........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play