Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Herritar arruntak irabazi egin nahi du hauteskundeetan. Igo nahi du gabarrara, eman nahi du tabarra eta ibaian behera egin, ilunpeen bihotza bezain basatia den lurralderaino, urertzeko tam-tam tribalak eta irrintzi alaiak entzunez. Nola emango dio ba botoa alderdi galtzaile bati! Horregatik jarraitzen ditu arretaz inkestak eta kinielak, irrikaz aztertzen du zein izan daitekeen joera nagusia edo 'zeitgeist'-a, garaiaren espiritua. Gol gehien sartzen duena, alegia. Irabazteak beti ematen dizu adrenalina gorakada hori, artaldearen segurtasuna. Larreratuko ditu zakurrak ardiak, eta bueltan ekarriko. Garaileek alde izaten dute epika. Irabazteak ilusio optiko bat sortzen du: zeuk ere agintzen duzulako ilusioa, zeu ere agintaria zarelakoa. Aginte-makilaren ezpal berekoa. Aukeratua…

Politikak gero eta antz handiagoa du kirolarekin, gero eta zailagoa da bata eta bestea bereiztea. Forofismoa eta demokrazia. «Guk-guk-guk irabazi dugu», «Gora gu ta gutarrak», banderak eta bibak batetik, tigre eta lehoien arteko hauspo-lehia bestetik. Despistaturen baten ahotik entzun usteko dituzu «Kurtz» eta «Horrorea!» hitzak, baina zalantza une labur bat baino ez da, penaltia jaurti aurreko ezbaia. Lekutan geratu dira joko polita eta sanba. Ibai bazterrak kolonizatzea eta desfileak egitea da helburua, garaipenetik dagokizun kupoa zeureganatzea, masa garailearen orbel izatea, etorkizunekoei zer kantatua emateko. Kontuz itun gisa harean utzitako zurezko zaldi erraldoiekin, begiratu ondo barruan.

QOSHE - Irabazteko grina - Aritz Gorrotxategi
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Irabazteko grina

6 6
16.04.2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Herritar arruntak irabazi egin nahi du hauteskundeetan. Igo nahi du gabarrara, eman nahi du tabarra eta ibaian behera egin, ilunpeen bihotza bezain basatia den lurralderaino, urertzeko tam-tam tribalak eta irrintzi alaiak entzunez. Nola........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play