Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Ez da, inondik inora, Txinak egiten duen bost urteko planaren antzekoa, baina Europar Batasunak onartzen duen bost urtetarako agenda estrategikoak badu bere garrantzia. Estatuburu edo gobernuburuek osatzen duten Europar Kontseiluak baiesten du agenda. Erakunde horren presidentea, koordinazio lanetarako, Charles Michel da. Granadan, joan den urrian, bilera informal bat egin zuten EBko estatuetako buruzagiek, eta han eztabaidatu zituzten 2024-2029 aldirako agenda estrategikoaren ildo nagusiak. Geroztik Michelek elkarrizketa franko izan ditu haiekin, banaka edo taldeka, aipatu agenda ekainean egingo den Kontseiluaren gailurrean onartze aldera. Baina Granadako bileraz geroztik gauza nabarmen bat gertatu da, agendaren lehentasunak aldatu dituena: defentsarako aurrekontuak dezente igo behar diren mezua ari da zabaltzen, Ukrainako gerra eta Errusiaren ustezko mehatxua direla-eta. Agenda estrategikoaren zirriborroak industria militarrean eta armadetan gehiago gastatu behar dela dio une honetan. Deigarria da agenda hori datorren ekainean onartzea, hilabete horretan Europar Parlamentua aukeratuko den hauteskundeen hilabete berean. Horien emaitzak ez dira, hartaz, kontuan hartuko. Izan ere, EBn estatuek agintzen dute eta, ondorioz, Europar Kontseiluak Batzordeak edo Parlamentuak baino ahalmen handiagoa du. Parlamentu berriaren ostean osatuko den Batzordeak, beraz, men egin beharko dio, erabaki presupuestarioak hartzeko orduan, Kontseiluak onetsiko duen agenda estrategikoari.

Zenbait estatutan hasi dira armetan gehiago gastatzeko bidea urratzen. Kasu nabarmenena Alemania da, baina Frantzian ere horretan dabiltza. Defentsarako aurrekontua igo behar bada, beste gastu batzuk murriztu beharko dira, eta guraizeak Kulturara iritsi dira aipatu bi estatuetan. Baita Erresuma Batuan. Tamalgarria iruditzen zait, kultura beharrezkoa zaigulako gizon-emakumeoi, nahiz eta ez garen horretaz jabetzen. Esan ohi da sapiens espeziea soziala dela, baina animalia asko (txindurriak edo elefanteak, esaterako) ere badira. Gure espeziaren berezitasun nagusienetakoa kultura da, leizeetan egiten ziren pinturen garaitik. Antzerkia, literatura, zinea, musika, poesia eta abar behar-beharrezkoak ditugu, eta merkatuaren esku uzten badugu kultura jai daukagu. Betitik behar izan du kulturak laguntza; gaur egun administrazio publikoak dira gehien bat laguntza hori ematen dutenak. Murrizketak egiten badira kulturan, armak produzitzeko gainera, garai ilun baten etorreraren seinaleak areagotu egingo dira.

QOSHE - Agenda estrategikoa - Iñigo Lamarca
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Agenda estrategikoa

7 0
17.04.2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Ez da, inondik inora, Txinak egiten duen bost urteko planaren antzekoa, baina Europar Batasunak onartzen duen bost urtetarako agenda estrategikoak badu bere garrantzia. Estatuburu edo gobernuburuek osatzen duten Europar Kontseiluak baiesten du agenda. Erakunde horren presidentea, koordinazio lanetarako, Charles Michel da. Granadan, joan den urrian, bilera informal bat egin zuten EBko estatuetako buruzagiek, eta han eztabaidatu zituzten 2024-2029 aldirako agenda estrategikoaren........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play