Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Bihar eta etzi bilera inportante bat egingo du Europar Kontseiluak Bruselako Europa eraikinean. Hauek dira gai-zerrendako puntuak: Ukraina, Ekialde Hurbila, EB handitzea, 2021-2027 epealdiko esparru finantzarioa, Segurtasuna eta Defentsa, eta Kanpo-Harremanak. EB osatzen duten 27 estatuetako agintari nagusiak elkartuko dira, eta Kontseiluaren presidentea den Charles Michelek koordinatuko ditu bilerak. Batzordearen presidentea den Ursula von der Leyen eta Kanpo-Harremanetarako eta Segurtasun Politikarako goi-ordezkaria den Josep Borrell ere bertan izango dira. Eurobarometro inkestak azaltzen du europar herritarrok jabetuta gaudela EBren garrantziaz. Izan ere, gero eta eragin eta presentzia handiagoa dute haren organoen erabakiek edozein gairi buruzko politikagintzan. Abenduan bukatuko da, bestetik, azken seihilekoan Espainiak kudeatu duen Batasunaren Kontseiluaren presidentzia. Kontseilu hau beste organo bat da: estatuetako alor bakoitzeko ministroek bilerak egitea du xede. Oso konplexua da EBren egitura, baina nola hala aurrera doa.

Zenbait bilkura garrantzitsu egin dira azken aldian, zeintzuen emaitzek eragina izango duten Bruselako datorren gailurrean. EBko buruzagiak Txinakoekin elkartu ziren Pekinen, beste gai batzuren artean bien arteko defizit komertzialaz hitz egiteko (400.000 milioi eurokoa Txinaren alde). Azken bi urteetan bikoiztu egin da. EBren hitzetan, Txinak traba handiak jartzen dizkie europar produktuei hango merkatuan sartzeko. Ez zen akordiorik egon. Ez zen, ezta ere, adostasunik lortu EBk eta Mercosur elkarteak (Brasil, Argentina, Uruguay eta Paraguay) Rio de Janeiron egindako bileran. Hogei urte daramate akordio komertzial bat negoziatzen. Nago ez dutela inoiz izenpetuko, Frantziak oztopo handiak jartzen dituelako. Halaber, euroa erabiltzen duten 20 estatuetako ekonomia eta finantza ministroek (Eurotaldea) bai eta Ecofin taldekoek ere (EBko Kontseiluko alor horretako ministroek) ez dute oraingoz ekordiorik lortu arau fiskalei buruz. Dena den, ziurtzat eman daiteke zor eta defizit publikoari dagokienez orain aplikatzen ari diren arauak zorroztu egingo direla.

EBk egoera oso delikatua du egungo nazioarteko koiunturan, eta bere pisu politikoa eta ekonomikoa ahultzen ari dira. Barrura begira, bere egituraren eta funtzionamenduaren erreforma sakona beharko luke (guztien adostasunaren erregela ezabatuz, adibidez), eta egun estatuenak diren eskumen batzuk (seguritatea eta defentsa, immigrazioa eta politika energetikoa, nagusiki) bere gain hartu.

QOSHE - EB-ren dilemak - Iñigo Lamarca
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

EB-ren dilemak

13 12
13.12.2023

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Bihar eta etzi bilera inportante bat egingo du Europar Kontseiluak Bruselako Europa eraikinean. Hauek dira gai-zerrendako puntuak: Ukraina, Ekialde Hurbila, EB handitzea, 2021-2027 epealdiko esparru finantzarioa, Segurtasuna eta Defentsa, eta Kanpo-Harremanak. EB osatzen duten 27 estatuetako agintari nagusiak elkartuko dira, eta Kontseiluaren presidentea den Charles Michelek koordinatuko ditu bilerak. Batzordearen presidentea den Ursula von der Leyen eta Kanpo-Harremanetarako eta........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play