Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Hamas taldeak joan den urriaren 7an Israelen egin zuen ekintza terroristaren ondoren, ehunka pertsona erailez eta berrehunetik gora bahituz, Netanyahu israeldar lehen ministroak iragarri zuen erantzuna oso gogorra izango zela ziurtzat ematen zen, baina horren basatia eta krudela izango zenik ezta buru maltzurrenak ere ezingo zukeen imajinatu. UNRWA Nazio Batuen Erakundearen agentzia bat da palestinar errefuxiatuei laguntzeko. Ikaragarriak dira Gazan gertatzen ari denaz bidaltzen dituen informazio eta bideoak. Agentzia horren arabera, 15.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israeleko armadak, horietatik 6.000 umeak. Israel ez da ari ejerzito baten aurka borrokatzen, baizik eta populazio zibilaren kontra ari da bonbardatzen eta tirokatzen. Europar Parlamentuak onartutako ebazpen batek defenditzeko eskubidea errekonozitzen zion Israeli, baldin eta zuzenbide internazionala eta humanitarioa eta Gazako egoera humanitarioa errespetatzen bazituen. Guztiz kontrakoa egin du Netanyahuren gobernuak: aipatutako arau guztiak bortxatu ditu.

Duela 16 urte Palestinako Agintaritza Nazionalak (zeina Osloko akordioen ondorioz sortu baitzen) hauteskunde parlamentarioak antolatu zituen bere eskumen-eremuan dauden Gazan eta Zisjordaniako lurraldeetan. Hamasek irabazi zituen. Alderdi horren eta OLPren ardatza den Fatah-ren arteko liskar eta borroken ondoren, Hamasek Gaza gobernatzen du bakarrik. Gero eta argiago dirudi zeintzuk diren Israelen helburuak: batetik, Hamasen azpiegiturak ezereztearekin batera, Gazako eraikinak txikitzea eta milaka palestinar hiltzea mendeku gisa, eta bestetik Gaza bere menpe jartzea eta, segur aski, kolonizatzea. Netanyahuren eskuin muturreko gobernuaren azken helburua litzateke Israel Handia eratzea, Agintaritza palestinarra Zisjordaniako lur-eremu txiki batean utziaz, apartheidaren garaiko Hegoafrikako bantustan baten antzera.

Estatu kriminala bihurtu da Israel, eta hori esatea guztiz bateragarria da antisemitismoarekin eta bi estatuen –Israel eta Palestina– soluzioarekin. Nazioarteko Epaitegi Penalak juzgatu beharko luke Netanyahu, baina hori ez da seguruenik gertatuko. Bere kapital politikoa Hamasen aurkako gerra irabaztearekin lotu du, baina gerra populazio zibilaren kontra ari da egiten, alderdi horretako buruzagiak Qatarren dauden bitartean. Horiekin ari da, hain zuzen, negoziatzen israeldar bahituak askatuak izan daitezen. Israelen hirak dozenaka mila gorpu utziko ditu, Hamas indartu egingo da eta Israelek eduki zitzakeen sinpatiak galduko ditu.

QOSHE - Estatu kriminala - Iñigo Lamarca
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Estatu kriminala

4 0
06.12.2023

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Hamas taldeak joan den urriaren 7an Israelen egin zuen ekintza terroristaren ondoren, ehunka pertsona erailez eta berrehunetik gora bahituz, Netanyahu israeldar lehen ministroak iragarri zuen erantzuna oso gogorra izango zela ziurtzat ematen zen, baina horren basatia eta krudela izango zenik ezta buru maltzurrenak ere ezingo zukeen imajinatu. UNRWA Nazio Batuen Erakundearen agentzia bat da palestinar errefuxiatuei laguntzeko. Ikaragarriak dira Gazan gertatzen ari denaz bidaltzen........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play