Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Ez dut pelikulak ikusteko tarterik hartzen. Badakit, sekulako galera da. Gomendatu dizkidaten eta ikusi nahiko nituzkeen pelikulen zerrenda luzatzen ari zait. Gozoa da zinez gorputza bai, baina, batez ere, burua besaulkian hondoratzea. Zulo bat egitea buruari bestela kabituko ez litzatekeen tokian sar dadin. Sentipen berezia eragiten du: egon, egon, egon eta bat-batean pantailaren beste aldean zaudela sinetsi. Sentipen berezia da, bai, filma batek eragin dezakeena: ez nago egotea dagokidan tokian.

Aspaldi nuen ikusteko gogoa. Baina ezin egin horretarako modurik, eta azkenean, pasa den igandean sortu zen aukera. Oraindik gainean daramatzat ziztadak. Erleenak. Ustez erlezain traje egokia jantzita jarri nintzen pantailaren aurrean, baina zulo nanoek beren jokamoldeak dituzte eta erleak badaki norakoa ustekabean lapurtzen. Bejondeizula, Estibaliz, izugarri gustatu zait gidoia, hariak zein ondo dauden lotuak, xehetasun txikienen presentzia nola puzten duzun tamainan. Kontu azpimarragarri asko daude, denek, ordea, erdigune berean egiten dute talka: entzuteak, entzuten jakiteak, entzuten asmatzeak sekulako garrantzia du. Giltza izeko Lourdesek du. Ze ona zaren, Ane Gabarain! Bai, Estibalizek esku artean jarritakoa ikasi duzu. Baina aktore on batek zuzendariak esku artean jarritakoa ikasteaz gain, ikusi ere egin behar du. Begiak itxi eta erleen burrunba arnasten irakatsi diguzu. Haien dantza entzuten. Potota duen bere gelako mutila jatorra dela esaten dio Nikok Lucíari. Zer izango da, ba! Baina zein garrantzitsua berbalizatzea. Hitz egokiak erabiltzea. Oso umea da oraindik Niko, baina badaki zer eta nola esan behar duen. 20.000 erle espezie existitzen dira. Bakoitza berezia, bakarra munduan. Eta beharrezkoa.

20.000 euskaldun espezie gara. Gehiago ere bai, ziurrenik. Bakoitza berezia, bakarra munduan. Horiek guztiak hautagaitza gutxi batzuek ordezkatuko dituzte igandean. Burrunba hotsa nabari da, erle-dantza ere bai, baina zer eta nola esan ez dakit asmatzen ari ote diren. Sekulako pena dut; betidanik politika izugarri gustatu izan zaion eta ikaragarri maite dudan oso gertuko pertsona bat gertuago dago ez bozkatzetik, bozkatzetik baino. Ez du ordezkatu dezakeen politikari bakar batek ere ziztatu.

Ze garrantzitsua den entzuna zarela sentitzea! Politikariek hitz eta egite egokiekin zizta egiten asmatzen ez badute, nekez egingo du herriak gozo aurrera. Eta hain da garrantzitsua eztia...

QOSHE - Erleak - Irati Goikoetxea
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Erleak

6 0
18.04.2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Ez dut pelikulak ikusteko tarterik hartzen. Badakit, sekulako galera da. Gomendatu dizkidaten eta ikusi nahiko nituzkeen pelikulen zerrenda luzatzen ari zait. Gozoa da zinez gorputza bai, baina, batez ere, burua besaulkian hondoratzea. Zulo bat egitea buruari bestela kabituko ez litzatekeen tokian sar dadin. Sentipen berezia eragiten du: egon, egon, egon eta bat-batean pantailaren beste aldean zaudela sinetsi. Sentipen berezia da, bai, filma batek eragin dezakeena:........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play