Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Bila nitzakeen datuak zutabea janzteko. Justifikatzeko. Indar egiteko. Dokumentatzea esaten zaio. Esaten duzun hori esanago bezala geratzen da. Ez dut egin, ordea. Izan ere, sentipena dut alde dagoenak alde egoten jarraituko duela datuak gorabehera. Asko baino gehiago beti da asko, finean. Kontua da gehiegi baino gutxiagok asko izaten jarraitzen duenean, zuri edo beltz izan daitezkeela kontuak: bai, nik denak kenduko nituzke.

Argiak. Kalekoak. Gabonetarako prestatzen direnak. Ia hilabete lehenago. Ilusioa edo auskalo zer pizteko erabiltzen direnak. Ez asko eta ez gutxi, denak kenduko nituzke.

Bai, ilusioa. Umeena. Ez gara zapuzten hasiko. Eta segi aurrera. Urte osoan zehar umeei, bai, umeei, umeei, umeei irakatsiko diegu ur-txorrota itxi egin behar dela behar ez denean, argiak i-tzali egin behar direla behar ez direnean, autoa ez dela hartu behar behar ez denean. Eta abendua iristen denean, esango diegu ur-txorrota itxi egin behar dela behar ez denean, argiak itzali egin behar direla behar ez direnean, autoa ez dela hartu behar behar ez denean, baina gozatzeko kale-argiez, milaka eta milaka bonbilla txiki horien irudi eta marrazkiez. Eta halaxe jartzen zaizkie begiak arranpalo eta ahoa kobazulo. Umeei.

Ilusioa. Bai, ilusioa. Saiatu naiz uki-tzen, estutzen, laztantzen, poltsikoan sartzen, besarkatzen, arkatzarekin trazatzen. Ilusioa. Zer eder hori. Beharrezko hori. Urtarriletik aurrera nola piztu asmatu ezin eta abenduan argiztatu egiten duguna. Marka da gero. Ilusioagatik. Zabaltzen hasita, zabal zitekeen auzo-txoko guztietara. Ilusioa. Total, bonbilla asko dauden tokian asko gehiago jarrita ere berdintsu. Baina egitekotan egin dadila berdintasunez. Izan ere, edonork ondoriozta baitezake auzo batzuetako ume-helduen ilusioak gehiago balio duela beste auzoetakoen ilusioak baino. Batzuk argiz lepo, beste batzuek ipurdia beti agerian. Horregatik ere, nik denak kenduko nituzke.

Eta iluntasuna ere ederra delako. Isiltasun pausa hori. Ilusioa nola piztu pentsatu, hausnartu, erabaki eta sor-tzeko. Beharrezkoa. Bai, agian hori da falta zaiguna, ilusioa nola piztu ikastea. Bakarren batek asmatu zuen ideia eder bat izaten dugunean bonbilla handi bat dela buruan pizten zaiguna. Bai, agian hori da falta zaiguna. Bonbilla handi hori. Ekonomikoki oso bideragarria dena. Ekologikoki oso jasangarria. Eta zoriontsu egingo gintuzkeena: ilusioa pizteko irudimena. Erosoagoa da, ordea, milioika argi piztea. Erosoagoa.

QOSHE - Ilusioa - Irati Goikoetxea
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Ilusioa

13 1
07.12.2023

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Bila nitzakeen datuak zutabea janzteko. Justifikatzeko. Indar egiteko. Dokumentatzea esaten zaio. Esaten duzun hori esanago bezala geratzen da. Ez dut egin, ordea. Izan ere, sentipena dut alde dagoenak alde egoten jarraituko duela datuak gorabehera. Asko baino gehiago beti da asko, finean. Kontua da gehiegi baino gutxiagok asko izaten jarraitzen duenean, zuri edo beltz izan daitezkeela kontuak: bai, nik denak kenduko nituzke.

Argiak. Kalekoak. Gabonetarako........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play