Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Koherentzia. Hitz potolo hori. Etxeko atariko atean ez atzera, ez aurrera, trabatuta, geratzen dena sarri. Lo hartu aurreko ardi zenbaketan buru-janean hasten zaiguna kopetan zulo eta zulo. Betaurrekoetako kristal lurrundua da koherentzia. Masailetako gorria. Ezkutaketan jolastea beste inorekin ezin eta zeure buruarekin itsu-itsuan zabiltzanean. Koherentzia. Erabakiak nola, nondik eta norako hartu. Bihotzaren taupaden erritmoan isiltasunak zenbatzen ikasi arnasa hartzeari utzi gabe. Erori. Eta lurrean jarraitzea belaun eta buru. Ez altxatzea, alegia.

Koherentzia. Hasitako bideari pausoak marraztea. Jantzitako zapatei bidea itsastea bestela. Pentsatzen dugunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren hirukoa, gurutziltzatu beharrik gabe, hariz ondo tenkatzea. Buruz behera ibili behar bada, hankak goian ditugula egitea aurrera. Eta ez alderantziz: odol korronteen kontra. Koherentziak zoriontasuna omen dakar eskutik. Eta, hala ere. Hala ere, nahiago izaten dugu askotan beste zoriontasuna egin gure. Bai, bestea. Horrek baimentzen digulako aurreko guztia gauzatu beharrik gabe, aurreko guztia sentitu beharrik gabe, egotea eta izatea.

Aurpegi kezkatua ikusi diodalako, zer duen galdetu eta lagun batek kontatu dit. Alabaren institutuan (publikoan) bilera izan duela. Laguna dudan ama hau bileraren bukaeran modu informalean tutorearekin hizketan gelditu da. Solasari tiraka, asmo berezirik gabe, galdetu dio amak tutoreari ea bere seme-alabak eskola publikora eramaten dituen. Eta tutoreak ezetz. Ez masail gorri, ez odol korronte, ez begi kliska. Hezkuntza sistema publikoan lan egiten duen irakasleak hezkuntza sistema publikotik kanpo kokatu ditu bere seme-alabak (ez da bakarra; ez da oraintsuko kontua). Eta kezkatuta itzuli da nire laguna etxera. Tira... kezkatuta... Haserre itzuli da nire laguna etxera. Bere alabaren tutoreak nolako sinesgarritasunarekin jardungo duen eta zein balore-transmisio egingo duen oso zalantzan jarrita. Arlo publikoan lan egiten dugunok arlo publikoa lehenesten ez badugu, nekez egingo dugu kalitatezkoa gure seme-alabentzat kalitaterik ez duela uste dugun hori. Hain da hankaz gorakoa egoera, mingaina ere trabatu egiten zait hitzak papereratzean.

Auzoan denda txiki bat duen fruta saltzaileak arraina saltoki handietan erostearen parekoa da. Bai, horixe, noski, hemen bakoitzak nahi duena egiten du. Aske gara erabakietan eta erabakietarako. Baina... baina zer nahi duzue, ba, esatea. Bai, hitz potoloa da koherentzia.

QOSHE - Koherentzia - Irati Goikoetxea
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Koherentzia

5 35
23.11.2023

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Koherentzia. Hitz potolo hori. Etxeko atariko atean ez atzera, ez aurrera, trabatuta, geratzen dena sarri. Lo hartu aurreko ardi zenbaketan buru-janean hasten zaiguna kopetan zulo eta zulo. Betaurrekoetako kristal lurrundua da koherentzia. Masailetako gorria. Ezkutaketan jolastea beste inorekin ezin eta zeure buruarekin itsu-itsuan zabiltzanean. Koherentzia. Erabakiak nola, nondik eta norako hartu. Bihotzaren taupaden erritmoan isiltasunak zenbatzen ikasi arnasa hartzeari utzi........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play