Atzo kroketaren eta Beatlesen nazioarteko eguna izan zen. Asko gustatzen zaizkidan bi gauza hauek nazioarteko egun bat izatea eta, gainera, batera izatea kasualitate bikaina iruditzen zait. Argi ikusten dut festa bat antolatu beharko litzaiekeela Beatlesen musika entzuten den bitartean kroketak jateko. A ze plan ona! Baina hau atzo izan zen eta gaur San Anton eguna ospatzen dugu. Oroitzapen asko ekartzen dizkidan eguna da. Zuetako gehienok jakingo duzuenez, San Anton egunean umeentzako zozketa egiten da. Bertan, txokolatezko bi txerri zozkatzen dira eta Gasteizko 55 ikastetxek parte hartzen dute. 60 kakao kiloko txerritxoak Nalda gozotegiak hilabete eta erdiko epean egindakoak dira eta tradizioaren arabera, sari gozo hauek lanbide ezberdinak izan ohi dituzte. 2024 honetan futbolariak eta zaleak aukeratu dituzte txerrien lanbide gisa. Kontua da, orain dela 28 urte inguru, zozketa honetan parte hartu genuela eta gure ikastolako gelak txokolatezko txerrietako bat irabazi zuela. 10 eta 11 urte bitarteko 30 haurrek albistea zein ilusio eta poztasunez jaso zuten jakin dezakezue. Ospatzeko, artelan hori urtu eta txokolatada handi bat egin genuen ikastolako ikasle guztientzat. Bizitza osorako benetako oroitzapen gozoa.

QOSHE - Oroitzapen gozoak - Zuriñe Grisaleña Corcuera
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Oroitzapen gozoak

11 0
17.01.2024

Atzo kroketaren eta Beatlesen nazioarteko eguna izan zen. Asko gustatzen zaizkidan bi gauza hauek nazioarteko egun bat izatea eta, gainera, batera izatea kasualitate bikaina iruditzen zait. Argi ikusten dut festa bat antolatu beharko litzaiekeela Beatlesen musika entzuten den bitartean kroketak jateko. A........

© Noticias de Álava


Get it on Google Play