Lurra ezin da gehiago berotu. Gure mendietako kaskoetan lehen elurrak agertu dira, haize hotzak bazterrak garbitzen ditu aizto baten prezisioz, eta hodeiek eztanda egiten dute astero lur-azala deuseztatuz eta katastrofeak nonahi zabalduz. Europan, aspaldiko partez ikusi gabeko elurtzak pairatu behar izan dituzte. Harrigarriak izan dira hegazkin azukrekoak, lurreratzeko pistetan zuriz izoztuak, mutu, estonaturik.

Eta neguan gauden arren, lurra ezin da gehiago berotu, ezinezkoa da berotzea. Beroketa globala gertatuz gero, ikusten ari garen muturreko aldaketa klimatikoa are esperogaitzago bilakatuko da, eta orduan beranduegi izango da.

Egunotan, COP28 izeneko biltzarrean munduko mandatariak bildu dira, pertsona zinez konprometituak naturarekin eta munduarekin. Egin duten lehen eztabaida: lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzeko neurriak begiratzea. Hots, lurra berotuko da jada. Jende guztiak badaki; lurra berotzen ari da, eta horrek ez dauka atzera pausorik. Baina bertan bildu diren pertsona zinez inteligenteek biodiobertsitatea pozoituko dituen konpromisoak berritu nahiko dituzte.

Horrexegatik entzun ditugu bertako presidentearen ahoan ez dagoela erregai fosilak baztertu behar izateko ebidentziarik, eta haiek murrizteak ez duela garapen jasangarria ekarriko. Morroia Arabiar Emirerri Batuetako Industria ministroa da. Tipo horrek beste goi-kargu bat dauka: munduan dagoen petrolio konpainiaren handienetako agintari nagusia ere bada.

Egia esan, 70.000 pertsona inguru bilduko dituen biltzar hori bitxia da. Munduko krisialdi-erronka globalaz eztabaidatzeko aukeratu den tokia basamortuan petrodolarrei esker eraikitako hiri artifizial bat da.

Hortik ere kritika ona irakurri dut, honako adibide hau jarrita: gizadia begetarianoa izateko beharraz hitz egiten ari da makrogranja batean egindako bilera batean, non gosaltzeko saltxitxak, jateko txuletak eta afaltzeko hanburgesak zerbitzatuko diren. Konparazioa ona da. Kasualitatez, CO2 gehien isurtzen duten bi herrialdeetako presidenteak, Joe Biden eta Xi Jinping (Epi eta Blas), ez daude.

QOSHE - Biltzarra - Juanra Madariaga
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Biltzarra

4 0
07.12.2023

Lurra ezin da gehiago berotu. Gure mendietako kaskoetan lehen elurrak agertu dira, haize hotzak bazterrak garbitzen ditu aizto baten prezisioz, eta hodeiek eztanda egiten dute astero lur-azala deuseztatuz eta katastrofeak nonahi zabalduz. Europan, aspaldiko partez ikusi gabeko elurtzak pairatu behar izan dituzte. Harrigarriak izan dira hegazkin azukrekoak, lurreratzeko pistetan zuriz izoztuak, mutu, estonaturik.

Eta neguan gauden arren, lurra ezin da gehiago berotu, ezinezkoa da berotzea. Beroketa globala........

© Noticias de Navarra


Get it on Google Play