Arratsaldeko bostetan piztuta geunden. Airean usaintzen zen gogoa, urduritasuna. Kalea nagusitik tipi-tapa hasia zenean lehen oihuak entzun ziren: “Hemen gaude, euskararen alde”. Korrikaren lelo bera, eta antzekoak, bestelakorik ez nuen entzun. Jendearen berotasuna somatzen zen, baina ibilbide lasaia izan zen, eta aldarri indartsuagoak-edo ez ziren haizatu, edota ni nengoen tokian ez nituen aditu. Horrexegatik nabaritu nuen nolabaiteko nekea, ze guztiok ondo ikasi dugu kanta: “Inork ez zidan esan. Euskaldun izatea zein nekeza den”. Ez ote gaude nekaturik behin eta berriro sortzen diren euskararen kontrako oldarraldi hauekin?

Manifestazio historikoa izan omen da, ia 70 mila pertsona batu ginen Bilboko kaleetan, baina harainoko bidean deigarria iruditu zitzaidan zenbat jende zebilen inguruko kaletan ere axolagabeturik, rollo hori bere lehentasunen artean egongo ez balitz bezala, beste mundu bateko arazoa balitz bezala, “lo del euskera” entzun nuen bezala.

Pozgarriak dira euskaldunok ditugun militantzia eta gure hizkuntza defendatzeko ausardia, eta are pozgarriagoa da atzean datozen belaunaldiek kate horri nola eutsi dioten ikusten duzunean. Hortaz, katea ez da eten, ez eta etengo ere.

Beste aldetik harritu ninduen hurrengo eguneko telebistako albisteetan albiste nagusia ez izateak. Manifestazioaren arrakastaren aurretik, eta minutu dezentez, EAEko PPko presidente Carlos Iturgaizek utzitako lekuaren eta erreleboa hartuko duen Javier de Andres politikoaren gaineko datuak eta datuak haizatu ziren, elkarrizketa bat barne, bere ahotik ateratzen ziren perla guztiekin batera.

Euskararen aldeko aldarrikapen jendetsuak ekar lezakeen burrunba arin iragan delakoan nago, eta Kontseiluak oso balorazio positiboa egin duen arren, orain euskararen normalizazioaren eta kontsentsu sozialean sakontzeko eta itun soziopolitiko berri bat eraikitzeko lan handia dago egiteko. Eta agian, horretan alderdi politikoen politika publiko ausarta egin beharko dute derrigor.

Bitartean, presta gaitezen bizi garen hizkuntza asimetria horretatik etor litezkeen ohiko erasoetarako.

QOSHE - Bostetan - Juanra Madariaga
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Bostetan

4 0
09.11.2023

Arratsaldeko bostetan piztuta geunden. Airean usaintzen zen gogoa, urduritasuna. Kalea nagusitik tipi-tapa hasia zenean lehen oihuak entzun ziren: “Hemen gaude, euskararen alde”. Korrikaren lelo bera, eta antzekoak, bestelakorik ez nuen entzun. Jendearen berotasuna somatzen zen, baina ibilbide lasaia izan zen, eta aldarri indartsuagoak-edo ez ziren haizatu, edota ni nengoen tokian ez nituen aditu. Horrexegatik nabaritu nuen nolabaiteko nekea, ze guztiok ondo ikasi dugu kanta: “Inork ez zidan esan. Euskaldun izatea zein........

© Noticias de Navarra


Get it on Google Play